internet explorer vs mozilla firefox
Gero eta jende gehiagok darabil Firefox Interneten nabigatzeko. Nire ustez ere hainbat abantaila dauzka, eta horren arrazoiak emango ditut.
Firefox, nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria. Explorerren aldean azkarrago ibiltzen da.
Azpimarratu beharreko beste gauza bat ere badauka, fitxa bidezko nabigazioa. Denbora izugarri aurreratzen da fitxa bidez nabigatuz gero, eta erosotasuna ere hobea da. Pasahitzak, formularioetako datuak ere gogoraratzen ditu, eta oso erraz kudeatu daitezke. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren eskutan gelditzen da bere kontrola.
Segurtasun aldetik ere, Phising-erako arriskua minimoa da hasieratik,. Bestalde, segurtasun arazo bat sortu eta oso egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen dizu nabigatzaileak berak.
Euskarazko aukera ere eskaintzen du Firefoxek, eta Euskalbar eta Xuxenekin ere erlazionatzen errexa da.
Ikusten denez, abantaila aunitz dauzka Firefoxek, eta nik neuk ezagutu nuenean ere ez nuen dudarik izan nabigatzaile hau erabiltzen. Nire ustez, Explorerren aldean hobea eta azkarragoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: