Mozilla Firefox
Mozilla Firefox.
Duela urte batzuk utzi nuen Explorerra alde batera eta Mozilla erabiltzen hasi nintzen. Eta, egia esan, erabakia ondo atera zitzaidan. Askoz erosoago nabigatzen dut dohaineko nabigatzaile honekin, eta ez bakarrik ordaindu behar izan ez dudalako.
Hasieran,
Firefoxek erabiltzen zuen pestainen sistemak maitemindu ninduen eta horrek bultzatu
zidan hori deskargatzera eta trasteatzen hastera.
Bestalde, esan
beharra dut informatikaz eta softwarretaz gutxi dakidala, erabiltzailea izateko
behar beste baino ez.
Firefoxek askoz nabigazio
garbiagoa eskaintzen du eta ez dut topatu Explorerrak duen zerbait eta
Firefoxak ez duena. Segurtasun aldetik ere Explorerrak baino askoz segurtasun
maila handiagoa eskaintzen du, batez ere hain ezerosoak diren pop-up leihoen
aldetik. Gainera, jakingo duzuen moduan bada euskarazko bertsioa erabilgarri.
Interneten
Firefoxen iritziak bilatzen aritu naiz eta foroetan esaten denagatik badirudi
azken honek orrialdeak kargatzeko denbora gutxiago ere erabiltzen duela.
Gainera, hedapen eta plugin asko daude sarean gure esploratzailea
kustomizatzeko. Bestalde, interfazeak ere aldatu daitezke, zure ordenagailuari
estetika berezi bat eman nahi badiozu. Nik oinarrizkoa dut atseginen, beste
asko probatu ditudan arren.
Aurki dezakedan
eragozpenik garrantzitsuena, eta batzuetan arazoa izan direnak konpatibilitate
arazoak izan dira. Badira web-orrialde batzuk Microsoften Explorerrarako baino
ez direnak diseinatuak izan, besteak beste HUHEZI unibertsitateko Idazkaritza
Birtualeko gunea. Egun, badirudi hori aldatu dutela, baina, lehen harrigarria
iruditzen zitzaidan nola HUHEZI bezalako unibertsitate batek, muga horien bitartez,
Microsoften lizentzia ordaintzera bultzatzea. Baina, esan bezala, badirudi hori
aldatu dela.
Fororen baten irakurri
izan dudan bezala, eragozpen bakarra jendearen ezjakintasuna da, eta hala izan
daiteke. Benetan poztuko nintzatekeen ezagutzen ditudan internetzale guztiek
Firefox erabiliko bazuten.
Honetaz guztiaz
gain Mozillaren beste produktu bat aipatzea gustatuko litzaidake: Thunderbird.
Posta eta RSS bideen irakurtzaile sinplea da. Bertan zure emailak, harpidetzak
eta agenda antolatzeko aukera daukazu, logikoa den bezala dohainik. Oso gustura
nabil ni antolatzaile honekin beraz gomendagarria da oso, saiatu ezazue, ez
zarate damutuko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: