I dont love anyone

Hau da Google docs erabilita egindako aurkezpen bat. Web 2.0 iaksgaiarako egin behar izan duguna.


Deontologia

No profile photo I dont love anyone | 2008-05-13 09:41

Deontologia (grekeratik: δέον "zor zaion", λόγος "trataera") Jeremy Bentham izeneko pentsalari britainiarrak erabili zuen lehen aldiz, eta, horrekin, etikaren (morala eta gizakiaren beharrak jorratzen dituen filosofiaren adarra) adar bat izendatzen zuen. Adar horren oinarria honakoa da: eginbeharren oinarriak eta arau moralak aztertzea. Erreferentzia egiten dio arlo zehatz bateko profesionalek bete beharreko eginbeharren eta betebeharren multzo antolatuari.


Najwajean

No profile photo I dont love anyone | 2008-05-12 11:26

ez dut uste ezer esan behar dudanik


Aurreko egunean erlijio gertakariaren inguruko hitzaldi batera joateko aukera izan nuen. Hona hemen handik lortutako ondorioak. Espero dut interesgarriak izatea niretzat diren moduan. Erlijio gertakaria Erlijio hitzaren jatorria etimologikoa: religiónè re-ligare: berriz lotu; berriz lotu gu eta gure jatorria. Erlijioek pertsonen dimentsio sakon bati ematen diote erantzuna. Oinarrizkoa da erlijioak ulertzeko eta errespetatzeko erlijioa termino bezala ulertzea eta errespetatzea. Erlijioa: gizakia gizaki denetik erlijio agertu izan da. Gizakiarekin lotuta egon da beti, bere jaiotzetik. Biz...


Diriamba

No profile photo I dont love anyone | 2008-04-16 10:12

Eta Diriambaren ingururan gehiago jakin nahi baduzue hona hemen informazio txiki bat:Diriamba Wikipedia(e)tik Hona jo: nabigazioa, Bilatu Diriamba Carazoko departamenduko udal bat da, Nikaragua. Geografia Hiria 11º51' I eta 86º14' M kokatzen da. Hiria itsas mailatik 500 metrotara kokatzen da. Hiri honetan aurkitzen da San Sebastianeko Basilika. 1891.urtean, Basilika eraikitzeko lanak hasi ziren arren, ez zen 1939.urtearte ireki. Hiri honetatik jaio zen Diriangen Soccer Club futbol talde profesionala. Anekdota moduan, aipa daiteke Costa Ricako presindentea izan zen...


Dagoeneko jakingo duzuen bezala, uda honetan lagun batekin batera Nikaraguara joango naiz dokumental bat egiten. Beraz, Nikaraguaren inguurna informazioa biltzen ibili naiz et akonturatu naiz euskarazko wikipediak informazio gutxi duela honen inguruan. Beraz, bide batez euskarazko wikipedia osatzen hasia naiz. Hona hemen nire lehengo ekarpena:Carazoko departamendua Wikipedia(e)tik Hona jo: nabigazioa, Bilatu Carazo Herrialdea Nikaragua Hiriburua Koordenatuak: Jinotepe 11°51′N 86°12′W / 11.85, -86.2 (Carazoko departamendua) Koordenatuak: 11°51′N ...


Artikulu hau aurkitu dut eta erakusteko modukoa dela iruditzen zaitASOCIACION ANDALUZA POR LA SOLIDARIDAD Y LA PAZVISITA DE UNA COMISIÓN DE ASPA AL SÁHARA OCCIDENTAL OCUPADO POR MARRUECOSJulio 2006Visita de una comisión de ASPA a las Zonas Ocupadas del Sáhara OccidentalJulio 2006En el mes de julio, un grupo de personas de la Asociación Andaluza por la Solidaridad y la Paz (ASPA) hemos viajado al Sáhara Occidental. Entre los objetivos de este viaje estaban el tener una aproximación a la realidad que está viviendo el pueblo saharaui en los territorios ocupados. Hemos visto la ocupación en el ...


LastFm

No profile photo I dont love anyone | 2008-04-07 16:17

Hona hemen internetek eskaintzen duen azkenekoa: LastFm. Zuetako askok egingo duzuen bezala, ordenagailu bitartez musika entzunetaz gain sistema honi esker haratago joateko aukera dago. Programa txiki bat baino ez da. Programa horrek zure ordenagailuan eta, orain, MP3an entzundakoa web orrialde batera bidaliko du, scrobbling-ari esker. Ondoren, horrek zure abesti entzunenen lista bat sortuko du eta horretaz gain beste gauza asko eskaintzen dizkizu. Gunean zure gustukoa izango den irrati bat ere entzun dezakezu, zuretzat esklusiboki sorturikoa. Gainera, zure gustukoak izan daitezkeen gomend...


Mozilla Firefox. Duela urte batzuk utzi nuen Explorerra alde batera eta Mozilla erabiltzen hasi nintzen. Eta, egia esan, erabakia ondo atera zitzaidan. Askoz erosoago nabigatzen dut  dohaineko nabigatzaile honekin, eta ez bakarrik ordaindu behar izan ez dudalako. Hasieran, Firefoxek erabiltzen zuen pestainen sistemak maitemindu ninduen eta horrek bultzatu zidan hori deskargatzera eta trasteatzen hastera. Bestalde, esan beharra dut informatikaz eta softwarretaz gutxi dakidala, erabiltzailea izateko behar beste baino ez. Firefoxek askoz nabigazio garbiagoa eskaintzen du eta ez dut to...


Ikusi ahal izan duzuen moduan Aste Santu honetan Saharan ibili naiz. Ez nuke oporretan joan nintzela esango, baizik eta bisitan. Herri bat bisitatzen joan nintzen: saharauiak. Egia esan, eta zehatzak izatearren, Aljeriar lurraldeetan egon naiz. 165.000 saharaui inguru Aljeriako desertuaren zati baten bizi dira. Errefuxiatu politikoak dira. Marokok, behin, lurrak lapurtu eta desertura jo behar izan zuten babes bila. Guzti horren atzean Espainia dago, jakingo duzuen moduan, baina bueno, ez naiz kontu politikoetaz arituko, gogo izugarriak ditudan arren. Betidanik izan dut herri honekiko inte...