LastFm

No profile photo I dont love anyone | 2008-04-07 16:17

Hona hemen internetek eskaintzen duen azkenekoa: LastFm.


Zuetako askok egingo duzuen bezala, ordenagailu bitartez musika entzunetaz gain sistema honi esker haratago joateko aukera dago. Programa txiki bat baino ez da. Programa horrek zure ordenagailuan eta, orain, MP3an entzundakoa web orrialde batera bidaliko du, scrobbling-ari esker. Ondoren, horrek zure abesti entzunenen lista bat sortuko du eta horretaz gain beste gauza asko eskaintzen dizkizu.


Gunean zure gustukoa izango den irrati bat ere entzun dezakezu, zuretzat esklusiboki sorturikoa. Gainera, zure gustukoak izan daitezkeen gomendapenak ere ematen dizkizu. Bestalde, zure musika berdina gustuko duen jendearekin kontaktuan jartzen zaitu, lagunak egin nahi badituzu.

Kontzertuetara joatea atsegin duen horietako bat bazara hemen ere zer edo zer interesgarri aurkituko duzu zure estilokoak diren kontzertuen berri ematen baitizu.

Bideo-klipentzako ere bere atala du lastfm-ek. Egunero hiru edo lau bideo-klip gomendatzen dizkizu, beraz, zure talde gogokoen bideoak jarraitzeko aukera ere baduzu.


Azkenik, eta, blogen bat baduzu, LastFm-ek blogentzako gehigarriak eskainzten ditu, Facebook bezalako plataformentzako bezala. Beraz, musikan haratago joan nahi baduzue probatu ezazue gune hau, ez duzue ezer galduko.


Utzi iruzkina: