Sareko Traperoa

No profile photo I dont love anyone | 2008-02-08 15:20
1

Blogosferaren zabalkuntzak eta sozializazioak aukera ugari eskaini ditu egungo bizitzari. Patxi Trapero da horren erakuslea eta adibidea. Udaltzaina izanda ere, bere blogosferaren aitzindarietako bat bilakatu da blogei esker euskal.  Ofizioak alde batera utzita,  bloglaria izatea edonoren afizioa eta adikzioa  bilakatu daiteke. Blogosferak ez du hierarkizazioz ulertzen. Blogak blog dira eta horietan askatasuna eta exijentzia azpimarragarriak dira. Traperok dozena erdi blog kudeatzen ditu, horietako zenbait alde batera utzi baditu ere. Blogek irakurleak dituzten momentutik exijenteak bihurtzen dira, eta, irakurlerik gabeko blogek izateko arrazoia galtzen dute. Sarrerarik gabeko blog batek ez du interesik.  Beraz, exijentziak bete edo irakurleek alde egin dezakete eta Traperok dionez, irakurle ezak ekarriko lukeen indiferentzia da gizakiak izan dezakeen sentimendurik ankerrena.

Exijentea bada ere askea da blogosferaren ezaugarri nagusia. Ez dago antzinatasun saririk ezta hierarkizazio posiblerik. Eskegita dagoena bertan egongo da kudeatzaileak handik kendu arte. Hori gertatzen ez den bitartean, edonork edonondik eta edonoiz irakur dezake inoiz eskegi duzun guztia. Aldi berean, bloglarien jarraipena egitea bilatzaile bati informazioa eskatzea bezain erraza izan daiteke. Edonoren bizitza zibernetikoa ezagutu daiteke. Beraz, kontuz adi blogalari bilakatzearekin anonimotasuna gustuko duten horiek. Hala ere, bigarrengo bizitza digitala izatea erreala den bat izatea bezain erreza da. Sarean zuk erabakitzen duzu zein den zure identitatea.

Azkenean, blogsoferak zure bizitza diseinatzeko aukera emateaz gain entzuna izateko aukera eskaintzen dizu, zer zaren garrantzirik izan gabe. Aberats, jakintsu edo idazle baten hitzak trapero zatar baten ondoan egongo dira, maila berean, Patxi Iraetak dionez. Mundu paralelo honen aukerak ikusita, gero eta gehiago dira bertan murgiltzen direnak, baita hondoratzen direnak ere. Bizitza bi izatea arazo larria izan daiteke bipolaritatearen mugan daudenentzat. Hala ere, dibertsitateak eta iritzi aniztasunak aberastasuna baino ez dakar. Ondorioz, gero eta gehiago, blogsosfera bizitza paralelo bat izateaz gain, bizitza errealaren isla izatearen bidean dago eta berau jarraitzea gomendagarria da oso.

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-02 17:23 #1

“Bloglaria” eta “blogalaria” erabili dituzu lan honetan. Guk, berriz, “blogaria” erabiltzen dugu esateko bloga lantzen duena.<br>


Utzi iruzkina: