Kategoria: trapero
Patxi Trapero blogari euskaldun xelebreak, komunikatzaileoi, gure lanean onak izateko puntu klabe batzuk ematen dizkigu bere blogean. Urte askotako lizentziatura bat eskuetan edukitzea nahikoa ez dela dio, ezta hizlari ona izatea ere. Gauza asko lagungarriak direla dio. Horien artean itxura ona izatea besteak beste. Egitan behar dena, bere ustetan, pasioa da, informatzeko bizitasuna. Bere ustetan, Estitxu Fernandez EITB-ko aurkezleak, ezaugarri hauek betetzen ditu. Fernandez, adibide on bezala aurkezten du, izan ere, berarentzat nafarra informatzaile on bat izateaz gain, bere aldet...
Martxoaren 14ean Iban Aranzabal, Goiena telebistako kidea eta Patxi Trapero izan genituen HUHEZIn, blogen kontu berri honen nondik norakoak azaltzeko eta beraien esperientzia pertsonala konpartitzeko. Lehenik, Iban Aranzabalek blogekin daukan harremana azaldu zigun; gero blogek daukaten garrantzia komunikabideetan eta euskararen erabilera egokia egin behar dela azpimarratu zuen. Baita ere irudiak eta bideoak sartzea gomendatu zigun, hauek gure bloga erakargarriagoa bihurtuko baitute irakurleentzat. Honen ondoren, Patxi Trapero ekin zion hizketari marihuana zela eta ger...
Inoiz entzun gabeko hitza zen Bloga niretzat. Egia esan multimediako punta puntako gaiak ikasketa hauei esker ezagutzen ari bai naiz. Aurreko batean Patxi Traperoren bisita izan genuen Huhezin eta gai honen harira mintzo zitzaigun Zumarragatarra. Blogari honek gaiari buruzko noranzko bat eman zigun eta bere hastapenak laburbildu zizkigun. Aipatzekoa da, berak zioen modura, behin hasi ezkero utzi ezina egiten dela, nolabait engantxatzen duela. Baina zer du txarra komunikazioak? bizio ona izan liteke alegia. Denbora behar da, baina oso erraza da behin ikasi ezkero blogean idazt...
Patxi Iraeta da izatez. Zumarragarra da izatez. Bertako udaltzaina da lanbidez, bokazioz, berak daki. 1990ean hasi zen isunak jartzen. Ez dut beragatik isunen errekoreagatik idazten, ez dit eta oraindik jarri. Isunen orri koloredunetan ez ezik, interneten ere idazten du. Interten, ordea, ez du Iraeta abizen, Trapero baizik. Gauetan bihurtzen da Iraeta Trapero. Patxi Trapero blogean idazten du, eta "gustura". Munduko desastreak ahazteko baliagarri zaio eraldatzea. Maiz eraldatzen da, maiz berritzen du bloga, eta denetik biltzen du bertan. Testuetatik harago bideoak eta musika ere...
Martxoaren 14ean, HUHEZI-ko Ikus-entzunezko komunikazioko lehenengo mailako ikasleak bi blogarien bisita izan genuen. Bata Patxi Trapero izan zen eta bestea, Iban Aranzabal. Iban Aranzabalek komunikazio medioen indarra gogoratu zigun eta esan zuen interneten nabigatzera bultzatu gintuen. Beste alde batetik, Patxi Traperoren hitzaldia ezberdina izan zen. Honek anekdota bat erabili zuen justifikatzeko hitzaldia prestatu ez izana. Honek arreta gehiago jartzea ekarri zuen. Dena dela, esan behar da oso hitzaldi originala izan zela eta bere esperientzia pertsonaletik asko ikasi genuela. Blog pe...
Patxi Iraetak blogen mundua edo blogosfera ulertzeko beste ikuspegi bat erakusten digu. Bakoitzak nahi duena izateko, edo bizitza paralelo bat eraman ahal izateko mundua bezala ulertzen du berak blogen unibertsoa. Blogei esker, Patxik inguruan duena begiratzen ikasi duela dio, eta bere artikuluak idazten ari den bitartean, munduan gertatzen diren desastreez ahazteko ere erabiltzen ditu blogak. Kontuak kontu, euskal blogosfera, hasiera batean, gutxi batzuk izatetik gero eta blogari gehiago izatera pasa da. Euskaraz tematik eta eredu guztietako blogak aurkitu ditzakegu; politikaz jarduten du...
Patxi trapero eta Iban Aranzabalek emandako hitzalditik gauza asko atera ahal ditugu. Traperok, udaltzaina izanda Euskal Herriko blogosferaren aitzindarietako bat bilakatu da bere blogei esker. Bere hitzetan, Blogosferak ez du hierarkizazioz ulertzen. Edonor bere iritzi utzi dezake blog baten, beti ere besteen askatasuna eta eskubideak errespetatuz. Blogek irakurleak dituzten momentutik exijenteak bihurtzen dira, eta, irakurlerik gabeko blogek izateko arrazoia galtzen dute. Sarrerarik gabeko blog batek ez du interesik. Pertsona askok, blogen mundu zibernetikoan bizitza paralelo bat ...
Martxoaren 14ko klasean Iban Arantzabal eta Patxi Trapero izan genituen gure artean. Mintzatu zen lehena Iban Arantzabal izan zen, eta blogen eta komunikabideen indarra eta garrantzia azpimarratu zuen, eta gu animatu gintuen interneten zehar baliabide berriak bilatu eta erabiltzeko. Patxi Trapero ondoren hasi zen hizketan, eta anekdota batekin eman zion hasiera bere hitzaldiari: bi egun aurrerago marihuanako gailetak probatu zituela esna zuen, eta itzelako itsua hartu zuela, ondorioz, hitzaldia ezin izan zuela ondo prestatu argudaitu zuen. Dena dela, entretenigarria izan zen bere hitzal...
Ez naiz ni hasiko orain Interneten indarra ezbaian jartzen, eta are gutxiago Interneten indarraz gutxiesten. Patxitrapero, Interneten boterearen beste eredu bat da. Patxi Iraeta ezkutatzen da Patxitrapero blogaren atzean. Inork gutxi daki zein den bere benetako izena, baina hortxe dago Interneten magia. Patxitrapero bloga oso ezaguna da; Bernardo Atxagak ere "egunero irakurtzen du bloga gosaltzen ari dela". Hori dauka Internetek. Norbere etxetik, ohiartzun handiko gauzak egin daitezkela. Ez al da magikoa gizartearen parte handi baten gain eragina duen zerbait sortzea, ordenagailu batek...
Orain dela hiru bat urte izan nuen blogen berri lehen aldiz. Unibertsitateko irakasle batek ezagutzera eman zizkigun eta baita egitera animatu ere. Emozio handiz hartu nuen betebeharra. Erregistratu eta berehala idazteari ekin nion. Lagunei nire blogaren berri eman nien, baina ezustekoz hartu nituen, ez zuten ordu arte mundu honen inguruko berririk. Hasieran pixka bat arraro egin zitzaidan, edonork bere iritziak interneten zabaltzeko errastasuna. Antzinako eguneroko pertsonaletatik, eguneroko publikoetarako pasatu gara. Denborarekin indarra hartuz joan dira blogak. Traperok ondo dioene...
Oporrak hasi aurretiko bezperan Patxi Trapero eta Iban Aranzabal komunikatzaileak inguratu ziren gurera Web 2.0 gaian jorratzen ari garen materia dela medio; hau da, komunikazioa eta bereziki, blogak. Aranzabal Goiena Telebistako arduradun nagusienetarikoa da, eta lan honek eskatzen duen prestakuntza maila baduela erakutsi zigun, osoa eta jantzia dela. Sarearen zenbait txoko eta tresna erakusteko ere denbora hartu zuen, mundu horretan lasai eta bere saltsan mugitzen dela argi geratu zelarik. Bere perfila hitz batean laburbiltzeko: profesionala. Trapero aldiz beste mota batek...
Pasa den martxoaren 14ean, bi sarelariren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Web 2.0 ikasgaian. Patxi Trapero blogaria eta Iban Aranzabal, Goienako komunikazioko arduraduna, izan genituen gonbidatu moduan ikasleoi interneten idazteko eta aritzeko gomendioak emanez. Biek zioten bloga edukitzeak esfortzu edo dedikazioa eskatzen zutela. Beraz, sarera igo baino lehen, testu prozesatzailean idaztea, euskara txukunean idaztea (batuan nahiz euskalkian) eta blog biziak egitea bezalako aholkuak eman zizkiguten. Iban Aranzabal, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia, Goiena tele...
Martxoaren 14an, ostiralean, bi blogari treberen hitzaldia entzuteko aukera izan genuen, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleok, web 2.0ko klasean. Bi blogari hauek, Patxi Traperok eta Iban Aranzabalek hain zuzen, aipatu zuten esanguratsuena hartzailea beti kontuan izan behar dela eta eta blogetan argazkiak edota animazioak sartzea gomendatu zuten besteak beste. Lehen esan bezala, Patxin Trapero eta Iban Aranzabal izan ziren hizlariak. Izan ere, biak oso esperientzia handikoak dira blogen munduan eta bakoitzak bere esperientziak azaldu zituen. Alde batetik, Iban Aranzabalek...
"Trapero"-ren testuaren inguruan: Patxi Iraetaren hobbya blogak dira eta baditu hainbat blog, “dozena erdi” dio berak. Ofizioz udaltzaina da eta astero lan horri 35 ordu zuzentzen dizkio eta gainerako orduetatik batzuk blogak kudeatzen igarotzen du. Aspertzea gauza txepela dela deritzo eta ez aspertzearren egin da blogari. Bere burua “aita txar” bat bezala hartzen du, blogei dagokienez noski, izan ere mundura ekartzen ditu baina abandonatu samartuta dituela ...
Patxi Iraeta, edo ezagunagoa izango zaigun Patxi “Trapero”, Urretxun jaio zen. Udaltzain honen afiziorik sutsuena blogosferan murgiltzea da. Izan ere, euskal blogosferaren aintzindarietako bat dugu “Trapero”. Hasieran lau katu baziren ere, gure blogariak aurrera egin eta, egun, sei bat blog maneiatzen ditu, nahiz eta batzuk erdi ahaztuta izan. Gauez nahiago du idaztea “Trapero”-k, gainera, behin baino gehiagotan aitortu duenez, blogan idazteak mundu desastre honetatik, denbora labur batez bald...
Berria egunkarian irakurri berri dut Patxi Iraeta ‘Trapero’ blogariari edo euskal blogosferaren guruari, eginiko elkarrizketa. Esperientzia interesgarria izan da euskal blogosferaren Aita ezagutzea, jaioberria naizen mundu hau hobeto ulertzeko. Tipo kuriosoa dirudi Patxik, alaia, hurbila eta lotsa gutxikoa. Ausarta ere izan behar du, baita begiluzea ere. Egun modan dago, baina gehienok blogak zer ziren ere ez genekienean, ‘traperok’ jadanik bere burua biluzten zuen gauero. Blogen mundua oso errealitate nahasia iruditzen zitzaidan. Ez neukan kuriositate berezirik eta errezeloz ikusten nuen ...
“Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez. Drag queen-a? Ez. Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz. Batez ere afizioaren kontura da ezagun. Euskal blogosferaren aitzindarietako bat dugu” horrela hasten da Patxi Iraeta blogariari BERRIA egunkarian eginiko elkarrizketa. Iparragirreren Trapu Zaharrak abestiari omenez hartu omen zuen bere “trapero” ezizena. Seguru? Ez da ba trapero eta txapero izenek duten antzekotasunaren omenez izango? Egia esan ez dakit Iparragirreren abestiagatik edota bere ofizioagatik, jakina dena bere blogari arrakasta da. Lehenengotariko blogaria izatetik...
Blogosferaren zabalkuntzak eta sozializazioak aukera ugari eskaini ditu egungo bizitzari. Patxi Trapero da horren erakuslea eta adibidea. Udaltzaina izanda ere, bere blogosferaren aitzindarietako bat bilakatu da blogei esker euskal. Ofizioak alde batera utzita, bloglaria izatea edonoren afizioa eta adikzioa bilakatu daiteke. Blogosferak ez du hierarkizazioz ulertzen. Blogak blog dira eta horietan askatasuna eta exijentzia azpimarragarriak dira. Traperok dozena erdi blog kudeatzen ditu, horietako zenbait alde batera utzi baditu ere. Blogek irakurleak dituzten momentutik exi...