Trapero blogaria
Patxi Iraeta, edo ezagunagoa izango zaigun Patxi “Trapero”, Urretxun jaio zen. Udaltzain honen afiziorik sutsuena blogosferan murgiltzea da. Izan ere, euskal blogosferaren aintzindarietako bat dugu “Trapero”.
Hasieran lau katu baziren ere, gure blogariak aurrera egin eta, egun, sei bat blog maneiatzen ditu, nahiz eta batzuk erdi ahaztuta izan. Gauez nahiago du idaztea “Trapero”-k, gainera, behin baino gehiagotan aitortu duenez, blogan idazteak mundu desastre honetatik, denbora labur batez baldin bada ere, ihes egiteko aukera eskaintzen dio. Blogari urretxuarrak bere burua exibitzeko ere erabiltzen du bloga. Denok dugu gustuko geure burua exibitzea eta blogan egiteak beste dimentsio bateko emanaldia zabaltzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: