Inoiz entzun gabeko hitza zen Bloga niretzat. Egia esan multimediako punta puntako gaiak ikasketa hauei esker ezagutzen ari bai naiz. Aurreko batean Patxi Traperoren bisita izan genuen Huhezin eta gai honen harira mintzo zitzaigun Zumarragatarra. Blogari honek gaiari buruzko noranzko bat eman zigun eta bere hastapenak laburbildu zizkigun.  Aipatzekoa da, berak zioen modura, behin hasi ezkero utzi ezina egiten dela, nolabait engantxatzen duela. Baina zer du txarra komunikazioak? bizio ona izan liteke alegia. Denbora behar da, baina oso erraza da behin ikasi  ezkero blogean idazt...


Patxi Trapero

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-14 18:59

Patxi Iraetak blogen mundua edo blogosfera ulertzeko beste ikuspegi bat erakusten digu. Bakoitzak nahi duena izateko, edo bizitza paralelo bat eraman ahal izateko mundua bezala ulertzen du berak blogen unibertsoa. Blogei esker, Patxik inguruan duena begiratzen ikasi duela dio, eta bere artikuluak idazten ari den bitartean, munduan gertatzen diren desastreez ahazteko ere erabiltzen ditu blogak. Kontuak kontu, euskal blogosfera, hasiera batean, gutxi batzuk izatetik gero eta blogari gehiago izatera pasa da. Euskaraz tematik eta eredu guztietako blogak aurkitu ditzakegu; politikaz jarduten du...


Trapero blogaria

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-03-02 20:51

       Patxi Iraeta, edo ezagunagoa izango zaigun Patxi   “Trapero”, Urretxun jaio zen. Udaltzain honen afiziorik sutsuena blogosferan murgiltzea da. Izan ere, euskal blogosferaren aintzindarietako bat dugu “Trapero”.          Hasieran lau katu baziren ere, gure blogariak aurrera egin eta, egun, sei bat blog maneiatzen ditu, nahiz eta batzuk erdi ahaztuta izan. Gauez nahiago du idaztea “Trapero”-k, gainera, behin baino gehiagotan aitortu duenez, blogan idazteak mundu desastre honetatik, denbora labur batez bald...


Patxi Iraeta

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-02-08 18:49

PATXI IRAETA “TRAPERO”   Blog honi hasiera emateko, Joxek banandu digun, berrian argitaratutako Patxi Iraeta  “Trapero” ri egindako elkarrizketaren hausnarketa egingo dut. Patxi Iraeta  ez da blogari ofizioz, udaltzaingoa da; hala ere, blogaria izatea du afizio nagusiena eta horregatik,  Euskal blogosferaren aitzindarietako bat dugu; elkarrizketan, lehenengo eta behin, bere buruaz hitz egiten du; “trapero” ezizenaren zergatia azaltzen du; baina elkarrizketaren mamia, blogetaz ematen duen iritzietan aurkitzen da. Nire ustez, hori da elkarrizketaren zatirik garrantzitsuena...