Patxi Iraeta
PATXI IRAETA “TRAPERO”
Blog honi hasiera emateko, Joxek banandu digun, berrian argitaratutako Patxi Iraeta “Trapero” ri egindako elkarrizketaren hausnarketa egingo dut. Patxi Iraeta ez da blogari ofizioz, udaltzaingoa da; hala ere, blogaria izatea du afizio nagusiena eta horregatik, Euskal blogosferaren aitzindarietako bat dugu; elkarrizketan, lehenengo eta behin, bere buruaz hitz egiten du; “trapero” ezizenaren zergatia azaltzen du; baina elkarrizketaren mamia, blogetaz ematen duen iritzietan aurkitzen da. Nire ustez, hori da elkarrizketaren zatirik garrantzitsuena; izan ere, web 2.0 ikasgaian, blogen mundua ezagutzea dugu helburu.
Patxik, egunero dozena erdi blog kudeatzen ditu, baina bere ustetan “Aita” hobea izan beharko luke, blogak mundura ekartzen baititu baina ez die merezi adina atentzio eskeintzen; beraz, metodikoagoa izaten ikasi behar du. Ondoren, Blogen balioaz mintzatzen da; bere ustez, hamaika gauzetarako balio dute; hala nola: zure inguruari begiratzen ikasteko, toki askotara heltzeko modua... baina nik esaldi honekin geratzen naiz: “gauean zer idatzi pentsatzen ari zaren bitartean, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen”. Beste alde batetik, blogariek gizarteari mesede egiten diotela dio; izan ere, edozeinek artikuluak irakurtzeko eta erabilgarri izateko aukera du. Irakurleekin jarraituz, irakurlerik ez izatea tristea dela dio; hala ere, Patxiren ustetan zaila da irakurlerik ez izatea, etsaiek ere oso gustura irakurtzen baitute.
Elkarrizketa bukatzeko, euskal blogosferak jasan duen eboluzioaz mintzatzen da; orain dela bost urte lau katu baitziren; gaur egun ostera, euskal blogosfera korte inglesaren antz handia du; edozeinek bloga izateko aukera baitu eta hamaika aukera eskeintzen baitute. Azkenik, Patxik gauez idazteko duen afizioaren zergatia azaltzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: