Gogoratzen zelako parrandak botatzen genituen? Ba lasai egon, hemen zure zain gaude, ez gara zutaz ahanzten. Zu askatu arte borrokan jarraituko dugu, gazte eta aske irabazi arte!!! Besarkada erraldoi bat Iosu!!! Eutsi gogor!!! Zuregarik Iosu!! Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzapar...
Batzuetan idazten hasi eta honelako gauzatxoak idazten ditut...Argazkia: Tallinneko egonaldian Ostirala da. Ostiral gaua. Gauerdia pasatxo. Dagoeneko, etxean nago. Arraroa. Tenprano ailegatu naiz. Eguraldiak nire parrandarako gogoa zapuztu du.Euria ari du. Gogotik ari du. Euriak tristetu nau. Munduko amets eta ilusio guztien azken itxaropen puskak izango balira. Euriak negarra adierazten duela diote. Horixe baita negarra, barrukoa askatu nahi eta ezin gaudenean kanporatzen ditugun euri tantak.Itxaropena, ordea, karriketan geratzen diren putzu bakartiarrak izango da. Ba...
Gasteizko eskalada zentroek 2002an Boulder Liga bat antolatzea erabaki zuten. Helburua, eskalada praktika hau sustatzea zen. Nahiz eta Gasteizetik abiatutako ekimena izan, liga Euskal Herriko hainbat txokotara zabaldu da urte hauetan lortzen ari den arrakasta dela eta. Ehunka partehartzaile animatzen dira urtero, espezialistak zein maila herrikoetakoak. Aurten, lehenengo proba otsailaren 2an izan zen Estadioko rokodromoan. Ondorengo probak hauexek izan ziren: -Otsailaren 16a K2 gimnasioa (Gasteiz) -Martxoaren 1a Amurrio -Martxoaren 15a Durango -Apirilaren 5a Oñati -A...
Bai, bai...Sutan gaude. Arrasate irratiko magazinarik hoberena, bertan, gazteok egina eta gazteontzako gaiei buruz hitz egingo dugu. Albisteak, musika albisteak, sukaldaritza, sexologia aholkuak, debateak eta hainbat eta hainbat mintzagai gehiago. Lehen esan dugun moduan, gazteok egina eta gazteontzako. Ainhoa Vitoria aurkezleak, Oizeder Mayok sexologa, Eider Martinezez sukaldaria, Ander Gaztelu modan adituak eta Zuriñe Etxeberria albistegiaren arduradunak osatzen dugu magazina. Tekniko lanak ekipo osoaren artean burutzen ditugu, mikrofonoaren aurrean ez gaudenean ez pentsa lanean ez gabilt...
Gaurkoan, audacity-n grabazio bat egin dugu eta mp3 gisan esportatu ondoren podcast bat sortu dugu booMP3 programaren laguntzaz. Entzungai daukazue: boomp3.com Rage against the machine taldearen Sleep now in the fire abestiarekin bildutako Hala Bedi irratiko berria.Gozatu!
Motzak! Oporrak betiko lez motzak izan dira! Lehenengo astea lanean ibili nintzen, tabernan, beraz, ezin izan nuen Gazte Topagunera joan…Hurrengora fijo baietz! Bigarren astea askoz hobeagoa izan zen. Gasteiz elurtuta utzi eta hondartzarako bidea hartu genuen Mikelek eta biok. Jomuga: Peñiscola. tagzaniapastePeñiscola map Primeran egon ginen bertan apartamentuan, ez da aurreneko aldia ezta azkena izan ere…abuztua gertu dago! Jeje Gasteiza buelta gogorragoa izan zen, batetik oporrak bukatzen zirelako eta bestetik, goizeko 6.30tan genuen autobusa galdu genuelako…
Gaur probak egin ditugu google calendar-ekin eta hauxe da sortu duguna:
Gaurko klasean Tagzanian inguruan izan da, satelitearen argazkien bidez hainbat leku topatzeko aukera izan dugu. Hala nola, Gasteizko gaztetxea. tagzaniapastegasteizko gaztetxea map
2008ko martxoaren 6 eta 7an Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean “Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatisbimoa”-ren inguruko lehenengo biltzarra ospatu egin zen. Bi egun hauetan globalizazio neoliberalaren barruko desafioak eta proposamenak aztertu egin ziren. Biltzarreko parte hartzaileak munduan barreneko adituak izan genituen: Kanada, Argentina, Kolonbia, Brasil eta baita Euskal Herriko gonbidatuak. José Luis Coraggio Argentinako irakasle eta ikertzaileak ireki zuen hitzaldien txanda “La otra economia. Potencialidades y retos” berbaldiarekin...
Mozilla Firefox Euskaraz Jaitsi Azken urteotan Interneteko erabiltzaile asko eta asko izan dira nabigatzeko orduan Firefox erabiltzea erabaki dutenak. Firefox web nabigatzaile librea da eta hizkuntza askotan eskuratu daiteke, euskaraz ere badago. Hainbat jenderen testigantzak irakurri ostean, gutxi gora behera denek bat egiten dute nabigatzaile honek abantailak besterik ez duela. Elkarrizketatuen artean, Gari Araolaza (CodeSyntax), Asier Irizar (Huhezi), Igor Leturia (Elhuyar), Luistxo Fernandez (CodeSyntax)...Abantailarik nagusienak hauexek dira: Euskaraz! Egunero hobetzen doa, ...