Oraingoan Gasteizko Ariznabarrako rokodromora juan gara Oxigenoa Euskarari talde berriko lagunak, korapiloak, eskalatzailea aseguratzeko moduak..., barreak, jolasak... hemen dauzkazue eguneko argazkiak.Eskalada (Berriak)Argazki guztiak ikusteko sakatu argazkian


                                        Eskalada ikastaroaMaiatzaren 23an eskalada ikastaro bat egin genuen ariznabarrako rokodromoan (gazteizen). Lehenengo teoria pixka bat eta gero praktika! Eskalada rokodromoan (beteranoak) Eskaladako apunteak sakatu hemen


Boulder Liga 2008

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-05-14 23:02

    Gasteizko eskalada zentroek 2002an Boulder Liga bat antolatzea erabaki zuten. Helburua, eskalada praktika hau sustatzea zen. Nahiz eta Gasteizetik abiatutako ekimena izan, liga Euskal Herriko hainbat txokotara zabaldu da urte hauetan lortzen ari den arrakasta dela eta. Ehunka partehartzaile animatzen dira urtero, espezialistak zein maila herrikoetakoak.   Aurten, lehenengo proba otsailaren 2an izan zen Estadioko rokodromoan. Ondorengo probak hauexek izan ziren: -Otsailaren 16a K2 gimnasioa (Gasteiz) -Martxoaren 1a Amurrio -Martxoaren 15a Durango -Apirilaren 5a Oñati -A...


Hona hemen Atxarteko haitzartearen mapa. Untzillaitz eta Aitxiki mendien artean kokatzen da arroila hau eta eskalatzaileentzako leku aproposa inguruko hormatan kirola egiteko. Abadiñon kokatua, Urkiolako Parke Naturalaren ataria da Atxarte. tagzaniapasteAtxarte map


Asteburu hontan Esloveniako Kranj-en lortu du garaipena Patxi Usobiagak. Munduko Kopa irabazi berri du eibartarrak. Konpetentzia oso gogorra izan bada ere, gogor eutsi dio bukaerararte eta azkenian bete da bere ametsa. Aurreko urtian txapeldunorde izan zenak orainguan lortu dau.             Txapeldunenetan txapeldunenari, ZORIONAK bihotzez Patxi!                               &nb...


Eskalada pixkat ere landu dugu aspaldian, oraingoan Aralarreko malloetan izan ginen eskalatzen, Balerdi mendira hain zuzen ere egin genion igoeratxo bat.. Argazki honetan ikusten da igoerari nondik ekin genion eta erabilitako materiala. Igoera erreza izan zen, eskalada apur bat dakienarentzako aproposa.


2005ean ezagutu genuen Eskoriatzako leku polit hau, Eraña. Herritik gertu dago eskalatzeko txoko eder hau. Herriko plazatik Bolibarrera bidean  3km ra Erañarako bide gurutzea aurkitzen da. Harriaren ondoan aparkaleku txiki bat dago. Landaredia ugari dago eta udan eskertzekoa izaten  da ematen duten gerizpea. Txoko honetan boulder  egiteko aukera dago inguruko bloke batzuetan. (Oharra: kontuz ibili kaxeruakin txakurrak askatzen ditu eta)             Bueno, hasi gaitezen harriaren ezaugarriekin.  Pareta nagusia kare ha...


Azken iruzkinak