Euskal herriko txoko ezezaguna
2005ean ezagutu genuen Eskoriatzako leku polit hau, Eraña. Herritik gertu dago eskalatzeko txoko eder hau. Herriko plazatik Bolibarrera bidean 3km ra Erañarako bide gurutzea aurkitzen da. Harriaren ondoan aparkaleku txiki bat dago. Landaredia ugari dago eta udan eskertzekoa izaten da ematen duten gerizpea. Txoko honetan boulder egiteko aukera dago inguruko bloke batzuetan. (Oharra: kontuz ibili kaxeruakin txakurrak askatzen ditu eta)
Bueno, hasi gaitezen harriaren ezaugarriekin. Pareta nagusia kare harrizkoa da eta 30m inguruko altuera du. 10- 12 bia daude, ezkerretik hasita: Autxo Fista 4+ , Fragel Rock 6b+, Izen gabeko bia 6a, Tetxua 6C+/7a, Odin 5+… . Biak parabolt ekin ekipatuta daude eta bilerak, berriz, mosketoi eta kateekin.
Horma hau ez da oso handia, baina bi luzeratan egitea gomendatzen da. Erdi inguruan “tripak” ditu eta sokak asko sufritzen du. Gainera 15 metrotan bilerak daude, beraz gomendagarria da bi luzeratan igotzea harria.
Erañara zoazen lehen aldia izanda ere, ez dauka inolako zailtasunik tokia ezagutzea, biak errazak edo zailak diren begi-bistakoak dira. Ez da gomendagarria aurretik zailak ikusten diren biak egitea, bide erdian geratu ez gero atzera bueltarik ez dago, eta mosketoi edo espresen bat bertan utzi beharko da.
Hasi berrientzat zein afizionatuentzat oso egokia da Erañako horma. Euskal Herriko txoko ezezaguna da, baina oso polita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: