Urte gutxi daraman martxa da hiru haundiak. Bi urtean behin egiten da, eta esan beharra dago geroz eta jende gehiago animatzen dela. Hasieran jende gutxik hartzen zuen parte, orduantxe ez baitzen oso ezaguna, baina gaur egun plazak mugatzen dute, bestela masifikazioa sortuko litzateke, eta horrek erakargarritasuna galdu egiten du. Hiru haundiak Aizkorri, Anboto eta Gorbea dira. Egun berdinean hiru mendi hauek igo eta jeistea gogorra da baina, are gogorragoa da, mendi batetik bestera dagoen distantzia egitea. Batzuek esaten dutenez, proba fisikoa baino psikologi...
Kirol eskaladaren barnean modalitate desberdinak ezberdinak aurkitzen dira: Flash: eskalada modu honetan, eskalatzaileka igo behar duen biaren informazioa aurretiaz jaso du, edota, eskalatzen ari den momentuan beste norbaitek biaren informazioa ematen dio. Biaren pauso klabeak, helduleku onak non dauden eta abar. Biana igoera bat flash estilokoa dela esango dugu lehenengo ahaleginean egindakoa baldin bada. Entrenatutako eskalada: Gehien praktikatzen den modalitatea da. Modu honetan bia behien eta berriz eskalatzen da gora iristea lortu arte. Azkeneko helburu...
Aspaldidanik darabilgu buruan eskaladan bien zailtasuna neurtzeko erabiltzen diren izen eta zenbakien inguruan azalpen txiki bat emateko. Gure inguruko jendeak sarri entzuten gaitu “… biak V+ mailakoa da eta beste hori 6a…” eta horrelakoak. Batek baino gehiagok esango du honek txotxolotuta daude, zer dira hainbeste zenbaki, letra eta + horiek? Zenbaki, letra eta + ez osotutako hitz hauek, bien zailtasuna neurtzeko eta adierazteko erabiltzen dira. Zaitasuna 5 faktore garrantzi...
2005ean ezagutu genuen Eskoriatzako leku polit hau, Eraña. Herritik gertu dago eskalatzeko txoko eder hau. Herriko plazatik Bolibarrera bidean 3km ra Erañarako bide gurutzea aurkitzen da. Harriaren ondoan aparkaleku txiki bat dago. Landaredia ugari dago eta udan eskertzekoa izaten da ematen duten gerizpea. Txoko honetan boulder egiteko aukera dago inguruko bloke batzuetan. (Oharra: kontuz ibili kaxeruakin txakurrak askatzen ditu eta) Bueno, hasi gaitezen harriaren ezaugarriekin. Pareta nagusia kare ha...
Aiba!!! Mendi martxa antolatu digute Besaide menditaldeko lagunek!!! 2006ko ekainaren 4 an ospatuko dute mendi martxa. Arrasaten irten eta inguruko mendiak zeharkatuko ditu ibilaldi honek. Bi ibilbide daude: bata, 35.26 kilometrokoa eta bestea, 43,16kilometrokoa. Ibilbidea biak leku berdinetik doaz, baina luzeenak Udalatx eta Anboto mendietatik igarotzen da, ibilbide laburra ez da mendi hauen tontorretik igarotzen. Irteera goizeko 6:30etan izango da irteera luzerako eta laburrerako 8:00etan. Gehienez ...
Eskalada munduan beste modalitate bat da Boulder-a. Batzuek jolas bat bezala hartzen dute, beste batzuek ordea, errendimendu maximoa lortzeko egiten dute. Modalitate honetan ez da behar sokarik ezta arnesik, magnesioa eta katu botak besterik ez dira behar. Indarra eta teknika lantzen da batez ere, lurretik gertu egonda beti ere. Iker eta Eneko Pouk, modalitate hau praktikatzen dute, baina Ikerrek batez ere, errendimendu gehiago ateratzen dio, denbora gehiago eskaintzen dio eta gainera nolakotasun handia du. Modalitate honetan hainbat lorpen egin ditu Iker Pouk: Le Soucope 8B (Suiza), Manda...
Dan Osman, eskalada eta alpinismoaren munduan zer esan handia eman duen pertsona da. 1963-an jaio zen, Thaoe herrian. Bere familiakoak samuraiak ziren. Dan-ek hamabi urtetatik ibili izan da eskalatzen. Hasiera batean gurasoak Kung Fun eta Aikido Arte Martzialetan apuntatu zuten, diziplina eta baloreak barneratzeko. Hala ere, denborarekin gurasoek ikusi zuten eskaladak zoriona ematen ziola Dan-i eta gainera balore berriak eta diziplinan oinarritzen zela. Ibilbide luze egin du Dan Osmanek eta ikaragarrizko jarduerak egin ditu. Mailarik altuena eskalatzen 8c+ "Slayer", Cave Rock. S...
Patxi Usobiaga Puurs-etik buru makur itzuli da eta Cuencara joan da indar eta motibazio berrien bila. Cuencan aste beti igaro du eta bere helburu nagusia “el intento” bidea egite izan da. Justu, pasadan asteko blog-ean aipatu genuen bezala, bia hau iker Pouk ere zabaldu berri du. Laugarren ahaleginena lortu du Patxik bia hau irekitzea. Patxiren ustez, bia honek 8c+ edo 9a ko zailtasuna dauka. Bigarren egunena Patxik 'El roba cuerdas' 8 a flash, 'Suma0' 8c hirugarren ahaleginean, 'Esencia de reptil' 8c (duro) bigarren ahalegin...
Pou anaiak, buru belarri iritsi ziren Patagoniatik, ezin izan baitzuten beraien helburua lortu. Hala ere, erronka berri bat behar zuten motibazioa altsatzeko. Cuenca-ko "el intento" horma izan da Iker Pouk jarri duen erronka. "El intento" horma, 9a mailako bia zela proposatu zuen Dani Andradak. Hurrengokoak Iker Pou eta Patxi Usobiaga izan dira bia hau probatzen. Ikerrek dioenez, oso horma zaila da, erresistentzia handia eskatzen du, eta gainera ez omen dago atseden gunerik. Apirilaren 26an lortu zuen bere helburua. Baldintzak ez ziren egokienak, 26 gradu egiten zuen hitzalean eta horrelak...
Euskal Herrian eskaladarako afizio handia dago eta nola ez eskala eskola pila daude. Ezagunena eta gaur egun gure eskalatzaile famatuenak entrenatzeko erabiltzen duten lekua Araotzekoa da. Gipuzkoako eskalada eskolarik ospetsuena. Desplomeak eta blokeka dira nagusi Araotzen. Oso maila altuko biak daude gehienbat baina badaude hasiberrientzako biak ere. Araotzeko bideak karea harrizkoak dira. Bien erdiko altura 20metrokoa da eta maximoa 50 metrokoa. 250 bia daude modu honetara banatuta. V biak 3% V+ tik 6...
Gu huheziko bi ikasle gara eta mendia eta eskaladaren inguruna hitz egingo dugu.
Artikulu interesgarria, bai horixe. Eta zuek zein mailatan ibiltzen zarete? Eta Pou anaiak?