Handietan handiena

No profile photo earki gatxik | 2006-05-09 10:30

Dan Osman, eskalada eta alpinismoaren munduan zer esan handia eman duen pertsona da. 1963-an jaio zen, Thaoe herrian. Bere familiakoak samuraiak ziren. Dan-ek  hamabi urtetatik ibili izan da eskalatzen. Hasiera batean gurasoak Kung Fun eta Aikido Arte Martzialetan apuntatu zuten, diziplina eta baloreak barneratzeko. Hala ere, denborarekin gurasoek ikusi zuten eskaladak zoriona ematen ziola Dan-i eta  gainera balore berriak eta diziplinan oinarritzen zela.

Ibilbide luze egin du Dan Osmanek eta ikaragarrizko jarduerak egin ditu. Mailarik altuena eskalatzen 8c+ "Slayer", Cave Rock. Sokarik gabe ere zenbait bia egin ditu ere,  Space Walk (7a),  Tahoe-n, 18 urterekin; Atlantis (6c+)Needles-en, lehendabizi eginda. • Insomnia crack (6c+), Suicide Rock-en, lehendabizi eginda.• Gun club (7b+), New River Gorge, izotzezko ur jauziak • speed climbing egiten onenetarikoa izan da, hau da sokarik gabe eta ahalok eta azkarren igotzen.  Azken 10 urteotan 1000 salto baino gehiago egin zituen• 1998-ko ekainean tirolena estiloa diseinatzen du, eta  225, 240, 255, 270 y 300 m-tako saltoak egin zituen Yosemite-n.

Esan dezakegu, eskalatzaile honek ez zela famatu izan maila handiko hormak eskalatzeagatik. Modalitate guztietan ematen zuen mailarik onena, harrian, izotzean, izoztu gabe ur jauzietan eta 300m-tako ormetatik saltoak egiten, besteak beste. Eskalada munduan eredu bat bilakatu da. Zoritxarrez, 1998ko azaroak 23an, 322 m-tako jauzia egiten ahalegindu zen. Momentu hura bere familiarekin konpartitu nahi zuen telefonoaren bitartez. 1, 2, 3………YA! Entzun zen. Horman bera zihoala haizearen txistua entzuten zen abiadura ikaragarrian, eta ondoren….ezer  ez.


Utzi iruzkina: