boulderrean nagusi

No profile photo earki gatxik | 2006-05-18 12:13

Eskalada munduan beste modalitate bat da Boulder-a. Batzuek jolas bat bezala hartzen dute, beste batzuek ordea, errendimendu maximoa lortzeko egiten dute. Modalitate honetan ez da behar sokarik ezta arnesik, magnesioa eta katu botak besterik ez dira behar. Indarra eta teknika lantzen da batez ere, lurretik gertu egonda beti ere.

Iker eta Eneko Pouk, modalitate hau praktikatzen dute, baina Ikerrek batez ere, errendimendu gehiago ateratzen dio, denbora gehiago eskaintzen dio eta gainera nolakotasun handia du.

Modalitate honetan hainbat lorpen egin ditu Iker Pouk: Le Soucope 8B (Suiza), Mandala 8A+ (USA), Mahagaracha 8B (Alemania), Hay que masticar antes de tragar 8B (Euskal Herria), Gran Jete 8B (Francia) eta Sorginetxe 8B+ (Euskal Herria). Azkeneko hau, Ikerrek irek izuen Larraonan. Orain arte egin duen gogorrena dela dio, gainera, estatu mailan lehenengoa da maila honetako Boulderra egiten dela.

Neguan, hotza egiten duenean, euria ari duenean edo beste edozer egiten duenean, ezin izaten gara hormak igotzera joan. Gainera, arnesi kez badugu, sokari kezta edota lagun falta badugu boulderra izan liteke arazoei irtenbidea eman diezaiokeena. Izerdi pixka bat botatzeko eta harriaz gozatzeko egokia da.  


Utzi iruzkina: