hiru haundiak
Urte gutxi daraman martxa da hiru haundiak. Bi urtean behin egiten da, eta esan beharra dago geroz eta jende gehiago animatzen dela. Hasieran jende gutxik hartzen zuen parte, orduantxe ez baitzen oso ezaguna, baina gaur egun plazak mugatzen dute, bestela masifikazioa sortuko litzateke, eta horrek erakargarritasuna galdu egiten du.
Hiru haundiak Aizkorri, Anboto eta Gorbea dira. Egun berdinean hiru mendi hauek igo eta jeistea gogorra da baina, are gogorragoa da, mendi batetik bestera dagoen distantzia egitea.
Batzuek esaten dutenez, proba fisikoa baino psikologikoa omen da. Kontutan izan behar dugu martxa honek 100 kilometro dituela, beraz nire ustez ere psikologikoki hobeago egon behar dela uste dut. Goi mendizaleek dioten bezala, hasiera batean hankek eramaten gaituzte mendian gora baina, 10 ordu baino gehiago ibiltzen gabiltzanean “burua” da helmugara eramaten gaituena.
Oso gogorra eta polita aldi berean. Ibilaldi hau egiteko pertsona ongi entrenatua egon behar da, ez da nahikoa igandeetan inguruko mendieetara 2 ordu ibiltzera joatea. Urte guztietako hiru haundien sailkapenean jende asko ez da agertzen, ibilbide erdian geratu delako. Beraz nik diotena zera da, kontzientziatuta joan behar dela eta norbere gorputza eta mentalidadearekin konfiantza izan behar duela. Hala ere,ez dago gaizki horrelako martxa luzeak probatzea, zure burua nola dagoen ikusten laguntzen dizu.
Aurten ekainaren 10ean egingo da hiru haundiak, eta 800 pertsonek artuko dute parte. Oraindik ez dakit zenbat neska izango diren, baina ziur nago aurrekoan baino gehiago egongo direla, eta hori poztekoa da. Martxa hauek ez dira gizonezkoentzat soilik, edozien pertsonei zabaldua dago.
Lehen esan dudan bezala, martxa gogorra baina polita. Hala ere uste dut martxaren azken etapa gogorra izango dela, eta ez hain polita
Informazio gehiago nahi izan ezgero hiru haundiak web orrian sartzea besterik ez duzu. http://web.jet.es/javier13/hh-xx-0.htm
Iruzkinak
Utzi iruzkina: