Bien zailtasuna
Aspaldidanik darabilgu buruan eskaladan bien zailtasuna neurtzeko erabiltzen diren izen eta zenbakien inguruan azalpen txiki bat emateko. Gure inguruko jendeak sarri entzuten gaitu “… biak V+ mailakoa da eta beste hori 6a…” eta horrelakoak. Batek baino gehiagok esango du honek txotxolotuta daude, zer dira hainbeste zenbaki, letra eta + horiek?
Zenbaki, letra eta + ez osotutako hitz hauek, bien zailtasuna neurtzeko eta adierazteko erabiltzen dira. Zaitasuna 5 faktore garrantzitsuren mendean dago:
§ Heldulekuaren forma eta tamainan
§ Heldulekuen arteko distantzian
§ Paretaren inklinazioan
§ Mugimendu kopuruan
§ Atseden lekuak

Puntu hauek kontuan hartuta eskalada bat osatzen da:
|
I |
Eskuen erabilpen urria eskatzen duen mendiko pausua |
|
II |
Eskuak erabiltzea derrigorrezkoa da igotzeko eta soka erabili daiteke. |
|
III |
Eskalatzen hasi beharra dago. |
|
IV |
Eskalada erresa helduleku oso onekin. |
|
V |
Zailtasunak hasten direneko puntua. |
|
V+ |
Inoiz eskalatu gabeko pertsonen limitea da hau. Gradu honetan pareta bertikaletan eskalatzen hasten da. |
|
6a |
Nahiko zaia. Presa txikiak. |
|
6a+ |
Gero eta zailago. |
|
6b |
Gero eta zailago. |
|
6b+ |
Gero eta zailago. |
|
6c |
Zaia. Mugimendu teknikoak, erresistentzia eta indarra eskatzen ditu. |
|
6c+ |
Gero eta zailago. |
|
7a |
Oso zaila. Presa guztiak oso txikiak dira. Postura oso behartuak. |
|
7a+ |
Gero eta zailago. |
|
7b |
Gero eta zailago. |
|
7b+ |
Gero eta zailago. |
|
7c |
Oso oso zaila. Esfortzu psikikoa beharrezkoa da. |
|
7c+ |
Gero eta zailago. |
|
8a |
Muturreko zailtasuneko eskalada. Oso maila fisiko zein psikiko handia eskatzen du. |
|
8a+ |
Gero eta zailago. |
|
8b |
Gero eta zailago. |
|
8b+ |
Gero eta zailago. |
|
8c |
Gero eta zailago. |
|
8c+ |
Gero eta zailago. |
|
9a |
Oso muturreko eskalada. |
|
9a+ |
Gaur arte eskalatzea lortu den zailtasunik handiena. Hiru lekutan aurkitu daitezke honelako biak: The Realization (Frantzia),Flex Luther (USA) eta La Rambla (Españan). 2001ean lortu zuen lehenengo aldiz Chris Sharman zailtasun honetako bia bat irekitzea. |

Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-06-08 17:17 #1
Artikulu interesgarria, bai horixe. Eta zuek zein mailatan ibiltzen zarete? Eta Pou anaiak?<br />
Utzi iruzkina: