Eskala estiloak
Kirol eskaladaren barnean modalitate desberdinak ezberdinak aurkitzen dira:
Flash: eskalada modu honetan, eskalatzaileka igo behar duen biaren informazioa aurretiaz jaso du, edota, eskalatzen ari den momentuan beste norbaitek biaren informazioa ematen dio. Biaren pauso klabeak, helduleku onak non dauden eta abar. Biana igoera bat flash estilokoa dela esango dugu lehenengo ahaleginean egindakoa baldin bada.
Entrenatutako eskalada: Gehien praktikatzen den modalitatea da. Modu honetan bia behien eta berriz eskalatzen da gora iristea lortu arte. Azkeneko helburua, bia norberak irekitzea izango litzateke. Modalitate honetan lortu dira zailtasun handieneko biak irekitzea.
Boulder edo Bloke: Soka gabe egiten den eskaladari deritzo. Oso altuera txikitan eskalatzen da eta erorita ere ez dago arriskurik minik egiteko. Sarri koltxonetak jartzen dira lurrena erorita ere min gutxiago hartzeko.
Eskalada kirola: Kirol askotan bezala zirkuitu baten konpetitzean datza modalitate hau. Txapelketa hauetarako estruktura artifizialak erabiltzen dira eta baita presa eta euskarriak ere. Normalean txapelketa hauetan “a vista” estiloan eskalatzen da, hau da, biaren inolako berririk eduki gabe.
Eskalada librea: Modalitate honetan ez dago inolako laguntza artifizialik eta kirolarian fakultateak erabiliz bia alpinoak egitea da helburua. Kirol eskaladako bietan aseguramendua 100% da segurua, aldiz, eskalada librean oso kaxkarrak izaten dira eta norberak joan behar du pareta ekipatzen. Luze askoko igoerak izan daitezke, sarri, helburua mendi baten gailurrera iriztea izaten bai da. Adibidez: Naranjo de Bulnes, El Capitan, La Marmolada… .l
Iruzkinak
Utzi iruzkina: