Patxi "El intento"

No profile photo earki gatxik | 2006-05-09 09:14

  Patxi Usobiaga Puurs-etik buru makur itzuli da eta Cuencara joan da indar eta motibazio berrien bila. Cuencan aste beti igaro du eta bere helburu nagusia “el intento” bidea egite izan da. Justu,  pasadan asteko blog-ean aipatu  genuen bezala, bia hau iker Pouk ere zabaldu berri du.  Laugarren ahaleginena lortu du Patxik bia hau irekitzea.      Patxiren ustez, bia honek 8c+ edo 9a ko zailtasuna dauka.

Bigarren egunena Patxik 'El roba cuerdas' 8 a  flash, 'Suma0' 8c hirugarren ahaleginean, 'Esencia de reptil' 8c (duro) bigarren ahaleginean eta azkenik  'El duende' 8 a+ duro bistara, bideak  egin ditu.

Hirugarren egunean atsedena hartu ostean,  indarrak berritu  eta gogor ekin dio bia aberriak irekitzeari. 'Lucia escaladora del 2000' 8b bistaz y 'Estricnina 8c' hirugarren ahaleginean egin ditu.

Hurrengo eguna oso arrakastatsua izan da.  'Terapia de grito' 8c (2001ean probatu ondoren) bigarren ahaleginena ireki du. Gero Daniel Andrada eskalatzailea probatzen ari den bietara hurbildu da Patxi eta 8c+ zailtasuneko bia egin du hirugarren ahaleginean, gero  'El carnicero de Rostock' 8c+ bia irekitzen du , Danik ordu erdi lehenago ireki duena. Eguna bukatzeko  'Root'    8b+ bia kateatu du eta  'Esencia reptil '8c bigarren ahaleginean.

Aste gogor honen ostean Patxi buru belarri sartuko da Maiatzak 19-20 ospatuko den munduko koparako. Informazio gehigo jakin nahi baduzue hona men Patxiren web eko helbidea.

http://www.patxiusobiaga.com  
 


 

 


Utzi iruzkina: