Erronka berrien bila

No profile photo earki gatxik | 2006-05-05 10:33

Pou anaiak, buru belarri iritsi ziren Patagoniatik, ezin izan baitzuten beraien helburua lortu. Hala ere, erronka berri bat behar zuten motibazioa altsatzeko. Cuenca-ko "el intento" horma izan da Iker Pouk jarri duen erronka.

"El intento" horma, 9a mailako bia zela proposatu zuen Dani Andradak. Hurrengokoak Iker Pou eta Patxi Usobiaga izan dira bia hau probatzen. Ikerrek dioenez, oso horma zaila da, erresistentzia handia eskatzen du, eta gainera ez omen dago atseden gunerik. Apirilaren 26an lortu zuen bere helburua. Baldintzak ez ziren egokienak, 26 gradu egiten zuen hitzalean eta horrelako egoeran eskalatzea ez da bat ere xamurra. Azkenengo zatian zortzi aldiz erori ondoren 30 metroko orma igotzea lortu zuen.

Behin horma ezagutzen zuela, biaren mailari buruz hitzegitea falta zen. Erreferentzia bezala, Baltzola kobako bia batzuk hartu zituen. Irizpide horiek jarraituz 8c+/9a mailako zailtasuna eman zion "el intento" biari.

Eskalatzaile honek ez dauka etenik. Probarik zailenak eta bitxienak izaten ditu buruan, eta horrelako gauzak jendeari guztatu egiten zaio. Gainera gure herriarentzako erreferente bat da kirol munduan, eta horrek poztu egiten gaitu.


Utzi iruzkina: