Kategoria: intento
Pou anaiak, buru belarri iritsi ziren Patagoniatik, ezin izan baitzuten beraien helburua lortu. Hala ere, erronka berri bat behar zuten motibazioa altsatzeko. Cuenca-ko "el intento" horma izan da Iker Pouk jarri duen erronka. "El intento" horma, 9a mailako bia zela proposatu zuen Dani Andradak. Hurrengokoak Iker Pou eta Patxi Usobiaga izan dira bia hau probatzen. Ikerrek dioenez, oso horma zaila da, erresistentzia handia eskatzen du, eta gainera ez omen dago atseden gunerik. Apirilaren 26an lortu zuen bere helburua. Baldintzak ez ziren egokienak, 26 gradu egiten zuen hitzalean eta horrelak...