jendetxa

Aurten ere urtero bezela, Behobiaren hurrengo zapatuan Elgoibarren Karakatera igoera ospatu da eta han izan ginen Jendetxako kide batzuk. Igoera oso gogorra da, topera joaten da denbora guztian eta ez dago errekuperatzeko lekurik igoera guztian, erregulatu beharra dago hauspoa gehiegi ez betetzeko zenbait momentutan. Hala ere giroa oso polita izan zen zapatu goiz horretan eta naiz eta sufritu, hurrengo urtean errepikatzeko asmoz bukatu genuen. Aritz Kortabarria izan zen irabazlea 29 minutu justuan iritsi da Plaza Handitik (42 m.) Karakateko tontorreraino (764 m.). Irabazleen et...


AURTEN ERE BEHOBIA-DONOSTIA ENTZUTETSUAN IZAN DUGU ERREPRESENTAZIOA Egun ederra igaro genuen lasterketa egunean , nahiz eta euria azaldu lasterketan zehar, guztiok ondo bukatu genuela esan behar da. Ondo prestatuta joan ginen aurten Behobia aldera, makina bat entrenamendu ordu burutu eta gero. Batzuk helburu jakinak genituen eta besteak giroaz gozatzeko asmoa besterik ez. Gure helmugako denborak ondorengo listan datoz: 1:16:06 Gabilondo Altuna, Ibon (310)1:19:21 Orbea Ostolaza, Asier (629) 1:20:21 Santos Urain, Imanol (767)1:23:52 Fernandez de Jauregi, Danel (1388)1:39:21 Elkoro-Iribe...


Eskalada pixkat ere landu dugu aspaldian, oraingoan Aralarreko malloetan izan ginen eskalatzen, Balerdi mendira hain zuzen ere egin genion igoeratxo bat.. Argazki honetan ikusten da igoerari nondik ekin genion eta erabilitako materiala. Igoera erreza izan zen, eskalada apur bat dakienarentzako aproposa.