Gogoeta bat
Batzuetan idazten hasi eta honelako gauzatxoak idazten ditut...Argazkia: Tallinneko egonaldian
Ostirala da. Ostiral gaua. Gauerdia pasatxo. Dagoeneko, etxean nago. Arraroa. Tenprano ailegatu naiz. Eguraldiak nire parrandarako gogoa zapuztu du.
Euria ari du. Gogotik ari du. Euriak tristetu nau. Munduko amets eta ilusio guztien azken itxaropen puskak izango balira. Euriak negarra adierazten duela diote. Horixe baita negarra, barrukoa askatu nahi eta ezin gaudenean kanporatzen ditugun euri tantak.
Itxaropena, ordea, karriketan geratzen diren putzu bakartiarrak izango da. Baina, meteorologiaren legeei men eginez gero, itxaropen hori eguzkiak aurpegia ematen duenean joango da. Ez itxaropena urtzen delako, baizik eta, eguzkiaren argitasunarekin itxaropen berriak sortzen direlako.
Zuriñe Etxeberria
Iruzkinak
Iñaki Landa 2008-05-15 11:33 #1

Zuriñe!!

Aupa hi! Kasualitatez aurkitu zaitut!! Zer mooduz?? Oraindik ez diot begirada sakona eman zure blogari baina itxura ona dauka. Bueno majika, hau jakinda gehiagotan sartuko naz.

Ale pues! Goranitziak Amaiari!

Iñaki

Utzi iruzkina: