1994ko urriaren 14an “Cadena perpetua” izeneko filma estreinatu egin zen, Estatu Batuetan. Hainbat sari irabazi zituen eta, oso famatua bilakatzeaz gain, honako film hau espresuki gomendatzen dizuegu, erlazio handia daukalako tortura den gure gaiarekin. Izan ere, kartzeletan isilpean geratzen diren hainbat tortura kasu ematen dira eta, honako hau, gaur egungo modernizazioaren porrotetariko bat daukagu. Honako hau adierazteko César Manzanos Bilbaok, soziologiako doktorea, GARA aldizkarian ateratako artikuluan (La tortura carcelaria como política de Estado) oinarr...


En LAB pensamos que es hora de superar la fase de resistencia y de dotarnos instrumentos para comenzar a recorrer otro camino. Uno propio que nos permita responder a las necesidades de la sociedad vasca en general y de las trabajadoras y trabajadores es particular.La actual crisis nos está demostrando que los derechos se pueden perder en un día por mucho esfuerzo y lucha que costara conseguirlos. La clase trabajadora vasca viene respondiendo a la imposición que suponen las reformas laborales, y al robo de derechos en los centros de trabajo, pero en LAB pensamos que es hora de...


Hasieran, hau da, ikasgaien zerrendak-eta eman zizkigutenean gai hau teorikoa izango zela uste nuen. Nire ezusterako baina, oso praktikoa izan da lauhileko guztia eta asko gustatu zait metodologia. Klaseak oso eramanagarriak izan dira, nahiz eta tarteka teoria piskat eman dugun. Klaseak, beraz, dinamikoak izan dira, baina parte hartze handiagoa izango bagenu klasean orohar, askoz ere eramangarriagoa izan zitekeen ikasgaia. 'Kaxa tontoa' eta ordenagailua beharrezko bilakatu zaizkigun gizartean bizi gara. Ezin nezake uka. Izugarrizko eragina dute telebistak eta interneten gugan. Beharra dugu ...


Geldi. Arnasarik gabe. Ezin erreakzionatu.Ez nago holako berrietarako prest...egongo ote naiz noizbait?egongo ote da norbait?Bakardade bila. Noraezean. Xederik ez.Izkinarik babestuenean izkutatuta.Orduan ohartu naiz. Orduan erreakzionatu.Eta negarrak irabazi nau. Eztanda egin dut.Deskontsolatuta. Haserre. Triste. Buruan galdera bakarra, betikoa:zergatik? joder! baina zergatik?Nor ari zait bularra zapaltzen?Gelditu dadila mesedez!Arnasa arintzen da horrela...urduritasunak hartzen nau...Nahikoa da!Bihotzeko mina da. Eta desorientazioa. Besarkadak nonnahi heriotzaren pasiloetan.Bai. Gaur herio...


Ez dakit nire laguntza eduki duzun. Eta eduki baldin baduzu, ez dakit balio izan zaizun. Askotan. Ez. Askotan ez. Gehienetan, ezin dut ulertu zure begiek zer esaten duten. Edo zure ahots ixil eta apal horrek zer oihukatzen duen. Baina noizbait lagunkoi zaidan doinua heltzen da nigana. Ezin dut entzun. Energia modukoa da. Nabaritu egiten dut soilik. Agian nik neuk bidaltzen diot neure buruari. Batek daki. Hitzik gabe eraikitako lotura baten hariak barnean sartu zaizkit, okupak bailairan. Atseginak, hori bai. Sentsazio arraroa da. Beti izan dut dena etiketatu eta definitzeko joera. Denok beza...


Azken aldian pelikula baten barruan sartuta egotearen sentsazio izugarria daukat. Egunkarietan Interpol eta De Juana esaldi berdinetan idatzirik ikusteak fikziozko historiak dakarzkit burura, mundu mailan bilatuena den etsai politiko edo espioi garrantzitsuren baten historia. El mito de Bourne, adibidez. Badirudi Espainiar Estatua damutzen ari dela hain maitea duen bere konstituzioan betiereko kartzela zigorra kontenplatu ez izanaz, eta, orain, edozein trikimailu balio zaie De Juanak kalean ahalik eta denbora laburrena pasa dezan. Baina trikimailu horiek ez dira soilik De Juanarentzat, Est...


Isilean goaz hirurak kotxean, akaso gauza berdinean pentsatzen. Aireportura helduko garen une horretan, elkarri agur esan beharko diogun une horretan. Nik ez nuen joateko asmorik, pentsatu dut bakarrik egon nahiko zutela, baina berak joatea nahi zuela esan dit, eta noski, joan egin naiz. Bitartean irratian musika. Eta ni leihotik begira, burua eskuak eutsita eta begiratzeari uzten ez diodan arren ezer ikusi ezinik. Aldez aurretik joan egiten naiz. Ihes egiten dut. Ama agurtu nuen azken aldian ere joan egin nintzen, eta agurra ni ez banengo bezala izan zen. Hotza. Dena esan nahi bai baina ez...


Ea ondo nengoen galdetu zenidan, gogoratzen? Baietz esan nizun. Egia esan, soilik galdera horrek hobeto sentiarazi ninduen. Baina ez, ez nago ondo, baietz esan nizun arren. Badakizu? Zu zara orain arte galdera hori egin didan bakarra, espero nezakeen pertsonen artetik behintzat, eta behin baino gehiagotan gainera. Ulertzen dut. Ni ere ez naiz galdetzekoa, ezin dut gehiago eskatu. Dena den, bapatean datorreneaneskertu egiten da, gezurra esan banizun ere. Jakizu nire erantzunek normalean ez dutela ezertarako balio izaten, hitz hutsak baino ez baitira. Dena esanda dago jada. Ez zen momentu ho...


Lehen, metrotik etxera bueltan, kuriosidade bat etorri zait burura. Eguneroko bizitzan ikusmena izaten da orokorrean gehien erabiltzen dugun zentzua, mugitzen garenean hormekin ez jotzeko edo kalean gaudela nondik goazen jakiteko. Koloreak ikusmenaren bidez hautematen ditugu eta gu gauden tokitik begiratzen dugun objektu edo pertsonarengana dagoen distantzia kalkulatzeko balio dute. Irakurri ere bistari esker irakurtzen dugu eta gaur egun irakurtzen jakiteak duen garrantzia ezin uka dezakegu. Baina daukadan adinagatik bizi dudan ormonen dantzaldia dela eta, sexu harremanak mantentzeko geure...


Blog honen helburua oso xumea da, tresna berriekin ohitzen joateko ariketa burutzea.Sarrera honetarako hautatu dudana zera da; azken honetan irakurri ditudan bi libururen berri ematea. Zer pentsatu handia eman didate biek ere. Bi ekarpenak Nafarroatik  datoz, zergatik ote? Buruz ari naizenez agian izenburuak ez dira guztiz zuzenakEuskal Herri imaginario baten aldeGu nafarrokEskueran ez ditudanez  ezin erreferentzia zuzenak eman, lehenengo horren aipamena  Jurgi Kintanaren  blogean irakur dezakezu ... esteka honen helbidea eman nahi dizuet...


Gogoeta bat

1
izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-05-14 23:18

Batzuetan idazten hasi eta honelako gauzatxoak idazten ditut...Argazkia: Tallinneko egonaldian       Ostirala da. Ostiral gaua. Gauerdia pasatxo. Dagoeneko, etxean nago. Arraroa. Tenprano ailegatu naiz. Eguraldiak nire parrandarako gogoa zapuztu du.Euria ari du. Gogotik ari du. Euriak tristetu nau. Munduko amets eta ilusio guztien azken itxaropen puskak izango balira. Euriak negarra adierazten duela diote. Horixe baita negarra, barrukoa askatu nahi eta ezin gaudenean kanporatzen ditugun euri tantak.Itxaropena, ordea, karriketan geratzen diren putzu bakartiarrak izango da. Ba...


HELDUAK

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-04-01 23:18

HELDUAK. HELDUAK AL DIRA BENETAN? Heldua. Heldutasuna adierazten duen hitza da, ezta? ez dut uste; horregatik, kontrakoa defendatuko dut testu honetan. Helduak baldin badira, zergatik hiltzen dute? Helduak baldin badira, zergatik bortxatzen dute? Umeak ez badira, zergatik deusestatzen dituzte herrialdeak petroleoaren bila? Jadanik handi xamarrak badira egiten dutena jakiteko, zergatik kutsatzen dute bizi diren planeta? Adibide gisa, ipar-amerikako Estatu Batuen lehendakariak esandakoa jarriko dut:  George W.Bushek, Jainkoarekin goizero hitz egiten duela esaten du; eta honek ( Jainkoak)...


Tristura sortzailea da. Sufrimenduak artea egiten du, bihurtu egiten da. Nor izan zen txarra zela esaten lehena? Nor hura ebitatzen saiatu zena? Ezin dugu sufrimendua gure izaeratik aldendu, gizakion parte da. Ni neu, sufrimenduak egin nau nolabait, noski, baita zorionak ere, baina ez da hori gaurko nire gaia. Gaizki pasatzen dugunean, gehienok desiratu ohi dugu momentu hori goiz baino beranduago bukatzea, egia da, ez da erraza mina jasatea. Gainera, askotan geure minaren kontziente izateak min bikoitza suposatzen du, eta eraginez, nahigabe, geure buruaz pena sentitzen dugu batzuetan. Hor...


Antza azken ehun urteota, gutxi gora behera, enbatak ugaritzen ari dira Euskal Herrian.Batzuen ustez, aldaketa klimatikoaren ondorio da...Nire ustez, ia ezinezkoa da hori. Baina aldaketa klimatikoak edozein fenomeno natural azaltzeko balio du orain...Ez da izango, itsasoari gero eta eremu gehiago ari gatzaiola lapurtzen?Itsasoa indartsua da oso, eta berreskuratu egiten du kentzen dioguna... ze espero genuen ba?


"Gauzak ez dira batzuetan barkamena eskatuz konpontzen, are gehiago, gauzak ezin dira gehienetan horrela konpondu. Memoria dugu. Eta izaera. Erraza da barkatzea, benetan barkatzea, ikusten baldin bada egindako mina benetan sentitzen dela, baina ahaztea beste kontu bat da. Behin baino gehiagotan onartu dituzu zeure akatsak, zalantza barik nik ere badaukat zer onartu, baina elkarren arteko adin tarteak abantaila pixkat ematen dit. Zure aldean umea naiz, eta umeoi erantzukizunaren zama maiz kentzen zaigu gainetik. Behin baino gehiagotan eskatu didazu barkamena, badakizu gaizki zer egin duzun...


Etika, moralaz arduratzen den disziplina edo zientzia bezala defini genezake, hausnartu egiten den morala. Zientzia honen historia benetan luzea da, antza, Zarathustra edo Zoroastro izeneko profeta pertsiarra izan zen ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketa egiten lehena, jainko ongile, justu eta orojakilearen eta horri kantrajartzen zitzaion gaizkiaren izpirituaren existentzia predikatu zituelarik. Ordutik gaurdaino, hainbat filosofo aritu dira ongia eta justizia bezalako kontzeptu edo baloreen inguruan hausnartzen, estoikoak, Platon, Aristoteles, Kant, Wittgenstein eta filosofo existe...


Andamos y andamos, sin rumbo fijo. O, bueno, puede que tengamos algún rumbo, algún objetivo, pero no sabemos cual es. Todos vamos en la misma dirección, con paso marcial, regular, todos al mismo ritmo y mirando al frente, para que nadie se pierda. Mirar hacia delante y no hacia atrás, eso es lo fundamental. Lo pasado pasado está. Eso dicen.Este es un camino marcado, una acera que millones de zapatos han pisado ya. Sólo hay que seguir las pisadas.Supongo que así no gastaremos energía. Alguien vela por nosotros, no quiere que nos cansemos. Bueno. Es de agradecer.Vaya. Una persona avanza en di...



Saretik nenbilen buelta bat ematen, ikasten egon beharrean, eta blog honetan bideotxo bat aurkitu dut. Egia esa, polita iruditu zait, eta gainera kate ederra eratu du, hainbat pertsonaren erantzunak jaso dituelarik. Nik ez dut behar bezala erantzungo, ez dut bideo bat grabatu eta youtuben eskegiko, lotsatiegia naiz horretarako, baina ez da bakarrik horregatik. Nik zer sentitzen dut? Ez dakit, zail xamarra da hitzen bidez sentitzen dena adieraztea, zaila da holako galdera zehatza erantzutea, baina tira, saiatu beharrean gaude, nire sentipenen antza duen zerbait irudikatzeko baino ez bada ere...


Azkenaldian nahiko nostalgika nabil, aspaldiko serie eta marrazki bizidunak gogoratzen, baita milaka aldiz ikustako disneyren pelikula mitikoak ere. Zenbat oroitzapen... eta zenbat ordu telebistaren aurrean!!! Bueno ba zuei nostalgia hau ere apur bat kutsatzeko interneten aurkitutako bideotxo hau. Pentsatuko duzue nik agian ez nituela ikusi bertan agertzen diren serie asko, ez baitira nire garaikoak, baina denok ezaguna da gauzak telebistan errepikatzeko daukaten joera, horregatik, hiruzpalau serie kenduta bideo honek erakusten duen guztia ikusi dut. Benetan, zenbat ordu pantailari begira.....


Aspaldi hasi ziren hurbiltzen azterketen mamuak... normalean nik nahikotxo ikasten dut eta prestatuta egoten naiz azterketa egunerako. Aurten baina, ez dut ezertxo ere egin, egia esan, alfer alfer eginda ibili naiz eta egindako lana batxilerrean egin behar izan nuenaren erdira ere ez da heldu... horregatik azterkeak hurbiltzen joan diren heinean, ni ere gero eta urduariago ibili naiz. Abenduan jada pentsatu nuen bazela garaia liburu bat irekitzeko, jada ez nagoela batxilerren eta damutuko nintzela lehen bailehen zerbait egiten ez banuen, gutxi izanda ere. Baina... zenbat eta urduriago ordua...


Esan beharrik ez dago bizitzan garai kritiko ugari dagoela. Nire bizialdia labur xamarra dela eta gutxi bizi izan ditut, 'gutxi' hitza erabiltzerik ere baldin badago. Iaz, ingelerako klase batean adinik onena eta txarrena zein ziren eztabaidatzea tokatu zitzaigun... gelako gehienek haiek zuten adina onena zela pentsatu zuten, 17 urte, hori zen haien aburuz dudarik gabe garairik onena, eta txarrena... ba zahar eta ximurtuak gauden momentua, noski. Astakeria iruditu zitzaidan egia esan, bai, astakeria galanta. Gure adina onena? Zahartzaroa txarrena? Bale, zahartzaroaz agian ezin dezaket ezer ...


Amets paregabe batetik esnatu berri naiz. Normalean ez ditut ametsak gogoratzen, eta egia esan, amorrua ematen dit. Amorrua ematen dit nik amestea maite dudalako, izan ere, ametsek beste mundu batean murgiltzeko aukera ematen dute, eta mundu hori, bertan murgilduta zauden bitartean, mundu hau bezain erreala da. Gaur goizean nire bigarren mundua mundu posiblerik zoragarriena izan da. Egia da esantzean pena txiki bat sentitu dudala, erreala etzelako. Baina pentsatu dut, amesten egon naizen bitartean zein pozik egon naizen, zein ondo sentitzen nintzen. Oraindik ere sentitzen dut poztasun hori,...


El autor de este ensayo, titulado ‘el arte de la novela’, trata de dar respuesta, en el quinto capítulo de la misma, en alguna parte ahí detrás, a la siguiente pregunta: ¿qué es lo kafkiano?. Para introducirnos en el tema comienza la reflexión con una corta historia, real, que cuenta cómo un ingeniero praguense es acusado de un grave delito que no ha cometido. El problema, sin embargo, no es solucionado por nadie en el sistema totalitario en el que vive, por lo que se ve obligado a abandonar el país, cometiendo precisamente el delito del que se le había acusado sin razón alguna. Kundera nos...


                 Gorroto ditut muxu gezurtiak, ilusioa pizten dutenak, eta geroago aurpegian ukabilkada ematen dutenak. Hitz hutsak, belarriak loraz betetzen dituztenak bihotzera heldu ezinik, izaera faltan. Jasotako laztan galduak, inkontzienteko ahazten ditugunak oroitzapen ona ez direla eta. Mintzen duten gezurrak...Gorroto ditut zure koldarkeria eta zure zinizsmoa, hainbatetan antzeztu duzun erru sentimendua, lotsa. Horren beharrik ez duzu inoiz izan... Zure jolas krudela, erantzunik eza. Erakutsi duzuna iku...


Azken iruzkinak