...azterketen mamuak...
Aspaldi hasi ziren hurbiltzen azterketen mamuak... normalean nik nahikotxo ikasten dut eta prestatuta egoten naiz azterketa egunerako. Aurten baina, ez dut ezertxo ere egin, egia esan, alfer alfer eginda ibili naiz eta egindako lana batxilerrean egin behar izan nuenaren erdira ere ez da heldu... horregatik azterkeak hurbiltzen joan diren heinean, ni ere gero eta urduariago ibili naiz. Abenduan jada pentsatu nuen bazela garaia liburu bat irekitzeko, jada ez nagoela batxilerren eta damutuko nintzela lehen bailehen zerbait egiten ez banuen, gutxi izanda ere.
Baina... zenbat eta urduriago orduan eta lan gutxiago egin. Nire buruak horrela funtzionatzen du. Lan egin behar dudala badakit eta horrek pilo bat agobiatzen nau, baina agobiatzen naizenez ezin dut lanik egin eta orduan gehiago agobiatzen naiz... bukle amaigabe batean sartzen naizelarik, azkenean ez dut orri bat eskue artean hartzen.
Hala ere, ez dakit bapatean zer gertatu zitzaidan baina estres guztia harrapaladan desagertu zen. Egun batetik bestera pentsatu nuen aurretik egiteko neukana oso erraza zela eta ez nuela zertan agobiatu. Total, eskusa horrekin ere ezer egin gabe ibili naizela duela gutxi arte. Ezer ez? Ez ez ez, zerbait egin dut, logika. Logika matematikaren modukoa da, oso mekanikoa, ulertuz gero formulak aplikatzea besterik ez dago. Horregatik, ordenagailuan serie, pelikula, edo youtubeko bideoak (ze lagun ona youtube!) ikusten nituen bitartean parktikatu eta praktikatu ibili naiz.
Azkerketen mamuak astelehenean jo zuen azkenik egoitzako atea ni ikaratzera etortzeko, lehen azterketa: logika. Bah, errez daukat! Azterketa aurretik halere urduri xamar jarri nintzen zenbait ariketa ateratzen ez zitzaizkidalako, lo que todos conocemos como la ley de murphy... Baina klasera sartu, azterketa ikusi eta ti-ta batean egin nuen, gehiegi pentsatu gabe, bestela kriston liadak sortzen zaizkit buruan, gogoratzen dut seigarren mailan nengoela irakasle batek esan ohi zuela, azterketatan burura datorkigun lehenengo gauza jarri behar dugula, eta beti funtzionatzen ez duen arren, oraingoan arrazoia zuen. Gaur ikusi dut logikako emaitza, zortzi bat. Jode, ba primeran, unibertsitatean egoteko ez da nota txarra, eguna alaitu dut beraz.
Gaur Antzinako filosofiaren historiako azterketa ere gainetik kendu dut, ikusiko dugu ia zelan egin dudan, agian azkarregi irten naiz klasetik baina nire ustez guztiz gaizki ere ez zait atera. Jada berdin du, garrantzitsuena hiru azterketa baino ez zaizkidala gelditzen da, gero eta gorago daukat animoa, halako baten lehiotik hegaz irtengo naiz, jajajaja.
Bueno ba, azterketatan zaudeten guztioi, unibersitario naiz institutuko, zorte on ta animo!! Ta ez ikasi gehiegi txarra da eta, benetan eh, ez da txantxa bat. Begira, begira:
Iruzkinak
zoti 2008-01-30 15:15 #1

Bufff... pixkat lasaitu barko gea ordun...

ez da aitzaki txarra pixkat deskantsatzeko...

aiene 2008-01-31 12:13 #2

Zorionak zortziarengatik!! Nahiago nuke nik hori geratatuko balitzait! Ia azken ordurako utzi eta 8ko bat...miraria litzateke!! Nik horrelakoetan 5.0 bat eta 10 aterata bezain gustora!

Animo gainontzeko azterketekin eta zorte on!! Zorionez beste batzuk ikasketa amaierako proiektuarekin gabiltz eta lasai gaude alde horretatik. Datorren urtean berriz ikastera...ai amaaaa!!!

Zorte on!!!

opositivo 2008-02-01 20:58 #3
Zorionak y tal! Ezer ez ikasteko ez da nota makala. Baina mantenduizu listoia besteetan be, ehh. Ezin lasaitu gero eta beste batzuen antzera erdia baino ez egin. Ejem.

Aio!

Utzi iruzkina: