Zentzuekin gogoetan
Lehen, metrotik etxera bueltan, kuriosidade bat etorri zait burura. Eguneroko bizitzan ikusmena izaten da orokorrean gehien erabiltzen dugun zentzua, mugitzen garenean hormekin ez jotzeko edo kalean gaudela nondik goazen jakiteko. Koloreak ikusmenaren bidez hautematen ditugu eta gu gauden tokitik begiratzen dugun objektu edo pertsonarengana dagoen distantzia kalkulatzeko balio dute. Irakurri ere bistari esker irakurtzen dugu eta gaur egun irakurtzen jakiteak duen garrantzia ezin uka dezakegu. Baina daukadan adinagatik bizi dudan ormonen dantzaldia dela eta, sexu harremanak mantentzeko geure bilaketa ikusmenaren bidez egiten dela gogoratu dut. Edertasuna, ikusmenaren bidez goza daitekeen zerbait, erabakigarria izan ohi da gau baterako bikotea aukeratzerako orduan.
Ordea, tentsio sexuala askatzen hasten denean azalak protagonismoa kentzen die begiei bapatean. Argi dago ezberdintasun handiak daudela berotasun iturri batzuetatik beste batzuetara, baina esango nuke ukaezina dela kasu honetan ukimenak hartzen duen garrantzia. Unetik unera sexu harremanak edukitzeko aukeratu dugun pertsonaren itxurak protagonismoa galtzen du; orain, non eta nola ukitu jakitea da ezaugarririk funtsezkoena. Ez al da absurdo xamarra, edo behintzat bai kuriosoa, azalari esker gozatuko duguna begien bitartez aukeratzea?
Nahiko abandonatua dago geure bizitzetan ukimena, esan dudan bezala, sexuaren arloan ez bada. Egia da ez zaigula gustatzen komuneko papera latza izatea edo aitaren bizarrak masailetan pikatzea musu ematen digunean, baina azalarekin kontaktuan jartzen dugun oro desatsegina ez izatearekin balio izaten zaigu. Gehienetan ohearen izarak eta baita barruko arropa erostean ere gehiago inporta zaigu kolore konbinazioa nahikoa polita izatea atsegina izatea baino.
Ezin dut bizitza imajinatu bistarik gabe; benetan zaila izan behar du itsua izateak. Bidean dauden oztopoak asmatu beharrak ziurtasun falta ikaragarria ekarriko lidakela uste dut, eta bizitza bapatean ilundutako oihana bihurtuko litzateke. Ez diot defizientzia hori inori desio. Baina denok dakigu alde batetik edukitzen diren defizientziak beste alde batetik orekatzen direla, eta kasu honetan aipatzekoa da itsu diren pertsonek ukimenarekin izaten duten gaitasuna. Irakurri, distantzia eta bolumenak kalkulatu, formak ezagutu... dena egiten dute ukimenaren bidez, baita pertsonen edertasuna ebaluatu ere. Pena bat da puntu horietaraino garatzea posiblea den zentzu bat hain ahaztuta gelditzea. Horregatik, onartu behar dut alde batetik inbidia ematen didatela ukimenari esker eta ikusmen faltaren gainetik bizitza normala eramaten duten pertsonek; ukimenak plazer handiak eman ditzakeelako, eta, batez ere, munduaren pertzepzio guztiz ezberdina eskeintzen digulako.
Iruzkinak
Lost_Hawk 2008-08-12 15:02 #1

Sexuak oso zerikusi gutxi du hormonekin... dardarak gizakiak duen elkartze eta traszenditze beharrari erantzuten dio, bestela zertara horrenbeste poema bakardadearen pisuaz?

Quevedok badu kanta bat "a tus ojos y a to boca acuden tantos requiebros, que no caben de pies entre cejas y sobrecejos". Han Lope de Vegari (Neoplatonismoari) egiten zion barre: si hubo un pastor Vireno, y hubo un pastor Belardo" (kontura gaitezen Belardo belarriagatik dioela, hots mendebaleko euskaran). Berak sudurra nahi du goraipatu...

Baina egia da barreak barre arazoa momentuek gidatzen dutela; bikotea non ukitu buruz ikasten duzunean, zein da hurrengo zentzua? berriro bista batzuetan... eta orduan ikasi (maitasun berria) ala bukatu izaten da
(edo izaten izan zait).

oier u. 2008-08-12 23:41 #2
Niri interesgarria iruditu zait, gaur izan dudan egun aspergarriaren ondoren. Eskerrik asko

Utzi iruzkina: