Memoria

Ikus-entzunezko teoria ikasgaia

Programa

julenememoria 1456150122222 Memoria | 2011-01-13 17:42

Programan jasota dago Ikus-entzunezko teoria ikasgaiaren inguruan ikasleok jakin beharreko guztia. Hala nola: landuko diren gaiak, ebaluazio irizpideak, memoriaren azalpena... Programa ikusteko egin klik hemen.


Hasieran, hau da, ikasgaien zerrendak-eta eman zizkigutenean gai hau teorikoa izango zela uste nuen. Nire ezusterako baina, oso praktikoa izan da lauhileko guztia eta asko gustatu zait metodologia. Klaseak oso eramanagarriak izan dira, nahiz eta tarteka teoria piskat eman dugun. Klaseak, beraz, dinamikoak izan dira, baina parte hartze handiagoa izango bagenu klasean orohar, askoz ere eramangarriagoa izan zitekeen ikasgaia. 'Kaxa tontoa' eta ordenagailua beharrezko bilakatu zaizkigun gizartean bizi gara. Ezin nezake uka. Izugarrizko eragina dute telebistak eta interneten gugan. Beharra dugu ...


Klasean ikusitako bideoetako bat: Lehengo blokean hainbat ariketa egin ditugu telebistaren eta teknologien munduan barneratzen laguntzeko. Hiru aurrezagutza ariketa egin genituen: galdetegi bat, testu baten lanketa eta filme bat. Gero, teoria piskat eman genuen gaian ondo kokatzeko. Hona lehenengo blokean egindakoa: 1.- Aurrezagutza atala: Zer/nola kontsumitzen dugu telebista? Galdetegia Galdetegiaren inguruko talde txikiko eta talde handiko lana 2.- Aurrezagutza atala: Network filmea Filmearen inguruko talde txikiko eta handiko hausnarketa 3.- Aurrezagutza atala: Aproximaciòn a la ...


2. Blokea: Neotelebista

julenememoria 1456150122222 Memoria | 2011-01-04 19:47

Klasean ikusitako bideoetako bat: Bigarren bloke honetan telebistaren bilakaera argi eta garbi ikusi ahal izan dugu. Paleotelebistatik Neotelebistara dagoen jauziaz jabetu gara, hainbat lan eta adibideri esker. Hona landu duguna: 1.- Aurrezagutza atala: Telebista kateak Talde txikian eta talde handian egindako lanak 2.- Telebistaren ibilbidea: Paleotelebista 3.- Telebistaren ibilbidea: Neotelebista Umberto Eco: 'La estrategia de la ilusiòn' El show de Truman Saio teorikoa Programazioa neotelebistan Audientziaren ikerkuntza 4.- Gai blokearen inguruko hausnarketa eta ondorioak 5.- Eranskina...


Hirugarren eta azken blokea da hau eta hemen egungo telebistaren nondik norakoak aztertu genituen besteak beste. Aurrezagutza atalean buru-mapa edo mind-map delakoa egin genuen. Saio teorikoak ere izan ditugu bloke honetan. Hona hirugarren blokeko edukiak: 1.- Aurrezagutza atala: Buru-mapa Ariketa hau zaila ez zitzaigun egin, baina asko pentsatu behar izan genuen zein modutan banatu 'telebista' hitzaren inguruan jarri beharreko hitz solte guzti hauek. Hala ere, akatsak egin genituen eta zuzendu gabe daude buru-mapan. Hala eta guztiz, eta batez ere euskarrien kontuak-eta ulertzeko saio...


julenememoria 1456150122222

Ikus-entzunezko komunikazioaren teoria ikasgaiko memoria jasoko dut blog honetan. Horrenbestez, telebistaren inguruan gelan landutako hainbat gai jorratuko ditut hemen, taldean zein banaka egindako hausnarketekin lagunduta.