Ikasgaiaren inguruko hausnarketa

julenememoria 1456150122222 Memoria | 2011-01-11 18:00

Hasieran, hau da, ikasgaien zerrendak-eta eman zizkigutenean gai hau teorikoa izango zela uste nuen. Nire ezusterako baina, oso praktikoa izan da lauhileko guztia eta asko gustatu zait metodologia. Klaseak oso eramanagarriak izan dira, nahiz eta tarteka teoria piskat eman dugun. Klaseak, beraz, dinamikoak izan dira, baina parte hartze handiagoa izango bagenu klasean orohar, askoz ere eramangarriagoa izan zitekeen ikasgaia.

'Kaxa tontoa' eta ordenagailua beharrezko bilakatu zaizkigun gizartean bizi gara. Ezin nezake uka. Izugarrizko eragina dute telebistak eta interneten gugan. Beharra dugu informazioa jasotzeko, beharra guk esfortzurik egin gabe informazioa jasotzeko. Programa asko ditugu egunero gure zain: batzuk onak, besteak ez; informatiboak batzuk, besteak ez; entretenimendurako batzuk, aspergarriak besteak... baina hala ere orduak eta orduak pasatzen ditugu hitz egiten dakien kaxari begira.

Azkenengo blokea, hau da, 'Telebistaren bilakaera historikoa eta honen eragina telebista ereduan' atala iruditu zait erakargarriena. Sekula ez dut ulertu izan hizkuntza hori. Ingeniarientzako gaiak direla iruditu izan zait beti, eta ulertzeko gai ez nintzela izango uste nuen. Baina, orain zerbait esplikatzeko gai ere banaizelakoan nago. Beraz, orokorrean, hutsuneak nituen gaietan apur bat jantzi naizela esan nezake.

Bukatzeko esan, klase hasieretan egiten genuen 'asteko gertakarien errepasoa' eta asteko bideoak ikusteak klaseari hasiera beste modu bat ematen lagundu duela. Gustatu zaidala, alegia.


Utzi iruzkina: