Sufrimendua -> Artea

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-03-21 20:48

Tristura sortzailea da. Sufrimenduak artea egiten du, bihurtu egiten da. Nor izan zen txarra zela esaten lehena? Nor hura ebitatzen saiatu zena?



Ezin dugu sufrimendua gure izaeratik aldendu, gizakion parte da. Ni neu, sufrimenduak egin nau nolabait, noski, baita zorionak ere, baina ez da hori gaurko nire gaia.

Gaizki pasatzen dugunean, gehienok desiratu ohi dugu momentu hori goiz baino beranduago bukatzea, egia da, ez da erraza mina jasatea. Gainera, askotan geure minaren kontziente izateak min bikoitza suposatzen du, eta eraginez, nahigabe, geure buruaz pena sentitzen dugu batzuetan. Hori da egin daitekeen txarrena, nire ustez. Agian mina gaitzezteko hartu dugun ohituraren ondorioa da. Onartu behar dugu bizitzaren parte gisa. Eta batez ere, erabili. Zergatik ez?



Tristura nolabait barnetik atera eta itxuraldatzea benetan da polita. Akaso ez gara artista bilakatuko, akaso inori ez zaio gustatuko sortutakoa, lortutakoa, baina polita izaten da norberarentzat. Izango ote da triste gaudenean sentsibilitatea handiagotzen zaigulako? Ez dakit.

Azken aldian oso lasai nago. Ezin esan dezaket alaitasunez betea nagoenik, lasai nago, egoera neutral batean nolabait esateko. Eta bloga horren islada izan da, izpiluan begiratzearen modukoa. Ondo nago, baina... aspertu xamar.

Aspaldi ausartu nintzen Port Aventurako Dragon Kahn horretan igotzen, lehenengoan beldurtuta nengoen eta begiak itxita egin nuen bidai osoa, baina adrenalina txute bat izan zen, eta bigarrenez igo behar izan nuen. Antza, bizitza antzerakoa da. Gora beherei gustua hartzen diegu azkenean, nik behintzat. Ondo dago lasai egotea, animikoki egonkortasuna aurkitzea, baina... joder! 18 urte ditut, izango dut denbora lasai bizitzeko, orain sentsazio biziak izan nahi ditut, intensoak.

Oharra: hau lehen pertsonan bizitako froga bat da, argi dago beti nahi dugula ez daukaguna. Bizi lege ote!

Erreferentzia interesgarria: El Arte - Arthur Schopenhauer


Utzi iruzkina: