Oroimenean, betiereko itzulera

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-10-26 08:55

Geldi. Arnasarik gabe. Ezin erreakzionatu.
Ez nago holako berrietarako prest...
egongo ote naiz noizbait?
egongo ote da norbait?
Bakardade bila. Noraezean. Xederik ez.

Izkinarik babestuenean izkutatuta.
Orduan ohartu naiz. Orduan erreakzionatu.
Eta negarrak irabazi nau. Eztanda egin dut.
Deskontsolatuta. Haserre. Triste.
Buruan galdera bakarra, betikoa:
zergatik? joder! baina zergatik?

Nor ari zait bularra zapaltzen?
Gelditu dadila mesedez!
Arnasa arintzen da horrela...
urduritasunak hartzen nau...
Nahikoa da!

Bihotzeko mina da. Eta desorientazioa.
Besarkadak nonnahi heriotzaren pasiloetan.
Bai. Gaur heriotzarenak dira, pasiloak, gelak.
Eta ni fantasma bat. Ikusezina izan nahi dut.
Baina soinean daramadan izara beltza da.

Ba al dago horrelakoak asimilatzerik?
Lur hotzean eserita, bola bat naiz.
Bitxo bola horietakoa. Edo trikua, kirikiƱoa.
Belaunartetik ez dut burua atera nahi.
Ostruka naiz. Eta Mafalda. Mundutik jeitsi nahi dut...

Orain ez. Utzi bakean! Ixildu!
Ez dut konpainiaren behar. Laguntzarik ez.
Neure kabuz negar egiten badakit.
Hori besterik ez dut nahi.
Lehortu arte. Betirako horrela. Betirako...

Uzkurturik. Bi horma artean eta atearen kontra.
Altxatu, oinez hasi inora ez. Begiratu gabe.
Besarkada batek aurkitu nau. Mila mila esker.
Energia guzti hori behar dut.

Begi oro dago amatatuta. Indarrik ez dago apenas.
Ezin da minik xamurtu. Gogorregia da.
Gorroto ditut hitzok... "hil da.." ZER?!
Une haiek gogoratu eta bizitzea, dena da bat.
Bularreko mina, denborari barrezko.
Gaur atzo da, eta zu, iragan, etorkizun eta oraina.

Espero dut egun hauetako batean zurekin topatzea.
Berriro. Edozein egunetan. Zuretzako beti daukat denbora.
Lehengoak gogoratuko ditugu. Algarak eta kezkak.
Elkar besarkatuko dugu. Hurrengorarte.
Nire ametsak zuretzat dira.
Mosu bat. Besarkada bat.
Urruntzen garen bitartean azken begirada.
Xabier Lapitz Bulevarden, ni iratzartzen.
Batu gaitezan maizago. Aprobetxa dezagun nire loa.


Utzi iruzkina: