bizitza amestua
Amets paregabe batetik esnatu berri naiz. Normalean ez ditut ametsak gogoratzen, eta egia esan, amorrua ematen dit. Amorrua ematen dit nik amestea maite dudalako, izan ere, ametsek beste mundu batean murgiltzeko aukera ematen dute, eta mundu hori, bertan murgilduta zauden bitartean, mundu hau bezain erreala da.
Gaur goizean nire bigarren mundua mundu posiblerik zoragarriena izan da. Egia da esantzean pena txiki bat sentitu dudala, erreala etzelako. Baina pentsatu dut, amesten egon naizen bitartean zein pozik egon naizen, zein ondo sentitzen nintzen. Oraindik ere sentitzen dut poztasun hori, sentsazio hori, lurretik pare bat zentimetrotara nabilela uste dut... Hala ere, ametsa niretzat gordeko dut, horrela mundu hori nirea besterik ez da, eta oraingoan, ume berekoiek bezala, ez dut konpartitu nahi, hain zoriontsu egin nauen lo pittin hori...
Soilik gauza bat, amestu... amestu... amestu... zoragarria da!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: