Kategoria: ametsak
9:00 am dira. Tira,jaikitzera noa, baina ez ote nabil amestsetan? Piano baten soinu goxoa entzuten dut baina non demontre nago? komunera noa, argiak piztu eta aurpegi bakan bat ikusten dut. Ez da nire aurpegia,ikaratuta nago. Batbatean ez dut ezer ikusten, dena ilun dago baina pianoaren soinua jarraitzen du, oraingo honetan beste melodi kuttun bat, Mikel Laboaren abesti bat iruditzen du baina ez dakit seguru. Segundu batean olatuen soinua iruditu zait gero heize leuna izan dela konturatu naiz. Ilun egon arren,lasaitasunez pianoaren melodia jarraitzen dut. Norbaitek besotik heldu dit eta har...
Aspaldi hil ziren aita eta ama agertu zaizkit bart ametsetan. Bidaia luze batetik itzuli balira lez, ezustekoagatik harrituta eta atsegin handiz hartu ditut. Besarkada luze eta estuan batu gara hirurok. Itzarrik jada, kafea eskuan, oraindik sentitzen nuen besarkadaren epela eta gurasoen irribarrearen gozoa, hain izan da erreala ametsa. Gogoberriturik eta bizi pozez gainezka eman dut eguna.Uste dut ahantz ez dakidan uzten dudala idatzita hau.
Ametsak dantzekin konparatu ditzakegu goxo-goxo eramaten gaituzte mundu eder batetara edo bat-batean bikote trakets bat bailitzan zapaldu, min hartu eta esnatu egiten gaituzte. Hala ere, nik dantza ederrak direla pentsatu nahi dut, nahiz eta batzuetan kanta honek dioen bezala maitasunaren amaierara ematen gaituzten. Kontaezinak dira nik kantu eder hau entzuten lo hartu nituen aldiak, baina bere edertasuna ukaezina da. Hori dela eta gaur bi bertsio zuentzat, zuena aukeratu dezazuen. Betikoa eta nere txikitako ametsak bermatzen zituena: Gaur Donostian entzun dezakegun Madeleine Peyrou...
Zer da ba bizitza maitasunik gabe? Zer da ba maitasuna ametsik gabe?Aste honetan maitasuna, osasuna eta etorkizuna izpi POSITIBOZ etorri da! Izpi horri jarraituz, gauerdiko ilargipean, bere ondoan arruntak berezi eta bereziak arrunt bilakatzen dituen pertsonarekin hartutako bainutxoak, burukominei aurre egiteko gauza xumeen handitasuna partekatzea bezalakorik ez dela ikusi dugu!Azken finean Franz Liszt-ek piano akordeekin deskribatu nahi zuen "baldintzarik gabeko maitasun umoa" eman, jaso eta sentitzeak arintzen ditu gure burukominak! Masai
Pentsatzen jarrita... eskerrak ez dugun ametsak gidatzeko ahalmenik. Eskerrak -gauez behintzat- ametsek erabakitzen duten non, noiz, norekin eta zertan ibiliko garen. Eskerrak ametsak beregainak diren eta ezin dugun hartuko duten bidea geuk arteztu.Bestela, ez gintuzkete eramango ohi duten lurralde urruti, arrotz, bakanetara; ametsetan baino bizi ezin ditugun bidaia eta menturetan. P.S.: Euskal musikak izan duen talderik handienaren diskorik handienari izena ematen dion kanta honela hasten da: Ametsaren bide zabal zabalean...
Esperantzarik gabeko agure baten kulunkaulkian eseri naizzeruari, edo, behintzat, zerutzat hartu nuen sabaiari begira:hara hona dudana nuena------- Kolore eta irudi ezberdinak zaizkit nahastu eta osatu;eta ni begira,inoiz gertatu denaren edo litekeenari so.Bidaia ez berezia da, are guttiago goz...
Amets paregabe batetik esnatu berri naiz. Normalean ez ditut ametsak gogoratzen, eta egia esan, amorrua ematen dit. Amorrua ematen dit nik amestea maite dudalako, izan ere, ametsek beste mundu batean murgiltzeko aukera ematen dute, eta mundu hori, bertan murgilduta zauden bitartean, mundu hau bezain erreala da. Gaur goizean nire bigarren mundua mundu posiblerik zoragarriena izan da. Egia da esantzean pena txiki bat sentitu dudala, erreala etzelako. Baina pentsatu dut, amesten egon naizen bitartean zein pozik egon naizen, zein ondo sentitzen nintzen. Oraindik ere sentitzen dut poztasun hori,...
Ez dut inork gaizki ulertzerik nahi. Ametsak ondo daude, baina beren garrantzi egokia eman behar zaie. Ezin da dena ametsen baldintzapean egin. Ametsarekin bakarrik ez goaz inora. Eta hala ere, ametsak nagusitzen doazela iruditzen zait. Reality show baten casting-etik egotzi berri duten neska batek kameraren aurrean aldarrikatu du, negar malkotan: “berdin da, ez dut etsiko, hau nire ametsa da!” Eta berdin da neskak metro eta erdiko altuera izatea: modeloa nahi du izan, bere ametsa da, eta horretan tematuko da. Eta berdin da neskak belarririk ez izatea eta karraka bat izatea ahots-korden tok...
Bart pentsatzen egon naiz, bizi dugun (garen) munduaren inguruan pentsatuz. Eta momentu batez ideiek aske bihurtu naute, libre , kateak askatu eta hegan egin ditut hodeiertzeraino. Bart pentsatzen egon naiz, eta konturatu naiz gehiegi pentsatzeak ez gaituela zoriontsu egiten. Pentsatu dut lotuta bizi garela, egunero soka berari lotuta, txakurrak katean bezala. Pentsatu dut inor ez dela libre , inor ez dela burujabe, inor ez dela besteengandik desberdin. Beti bide berean goazela, jaiotzen garenetik hil arte, inguruko itsasoetan murgildu ezinean. Desira ...
Betidanik gustatu izan zait idaztea, buruan nituen txorakeriak paperean isladatzea. Bertsolaritza izan zen idazten hastera bultzatu ninduena, ez erratu, ez naiz bertsolaria, baina bai bertsozalea. Egia esan behar badut, ez naiz jarraitzailea, ez ditut bertsolari gehiegi ezagutzen, baina ondo baino hobeto pasatzen dut bertso saio dinamiko batean, ez naiz teknikan fijatzen, soilik gozatu egiten dut. Kontua da, etxean, inork ikusten ez ninduenean noski lotsa ematen baiztidan, bertso bat edo beste idazten nuela noizean behin. Txarrak ziren zeharo, eta bukatutakoan bota ohi nituen zakarrontzira,...
Doinu baten notak nire belarrietan barrena, gorputz osoaren hozkirria. Geldiunea, ezereza. Puntu zehatz bati begira gelditzen naiz, hustu egiten dut burua, gogoak ihes egiten dit. Beste mundu bat ezagutzera noa, aulkian geldirik egonda ere. Musikaren mundua, ametsen mundua. Irudimena tresna bakarra, eta hegan nabil hodeitik hodeira. Hodei bakoitza istorio bat da, nik nahi ditudan istorioak, nire nahiak momentu oro. Musikak hunkitzen nau, bihotza uzkurtu zait. Maitale bat, urtxintxa bat, preso bat, haize bolada bat.. edozer gauza naiz. Txori bat izan nahi dut, ihes, edonolako barrotee...
Zenbatetan egin ote dut nik amets, motxila bat hartu eta mundua ezagutzera joatearekin... pribilegiorik gabe, luxurik gabe, ahal den moduan nire kabuz bizirauten. Uste dut askotan, egingo dudala. 'Helduko zait momentua' pentsatzen dut, 'ikasketak bukatuta'... baina ziurrenik, ikasketak bukatu ostean, lanean hasiko naiz, mutil bat aurkitu, etxe bat erosi (posiblea baldin bada) eta seme-alabak izan, nire patua hau dela esango nuke. Nik aukeratu dut, edo aukeratuko, ez dut ezetzik esango. Baina nire barnean barne konfliktu bat gertatzen ari da. Barne konfliktu bortitza. Alde batetik ez du...