Ametsak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-11-16 10:39
3

Ez dut inork gaizki ulertzerik nahi. Ametsak ondo daude, baina beren garrantzi egokia eman behar zaie. Ezin da dena ametsen baldintzapean egin. Ametsarekin bakarrik ez goaz inora.

Eta hala ere, ametsak nagusitzen doazela iruditzen zait. Reality show baten casting-etik egotzi berri duten neska batek kameraren aurrean aldarrikatu du, negar malkotan: “berdin da, ez dut etsiko, hau nire ametsa da!” Eta berdin da neskak metro eta erdiko altuera izatea: modeloa nahi du izan, bere ametsa da, eta horretan tematuko da. Eta berdin da neskak belarririk ez izatea eta karraka bat izatea ahots-korden tokian: kantaria nahi du izan, bere ametsa da, eta horretan tematuko da.

Ametsak patu gisa. Zure ametsa denez, azkenean, ekinaren ekinez, berez etorriko da gauzatzea.

Bai zera.

Ez dut esan nahi berehalakoan etsi beharko genukeenik, lehenengo ezezkoarekin dena utzi eta bokazioa ahaztu beharko genukeenik, ez. Baina norberaren ametsa ezagutzearekin batera, ondo dago ere norberaren mugak ezagutzea. Zer egin dezaket. Zer ezingo nuke inolaz ere egin. Zertan hobeto dezaket eta nola. Polita da bai gure buruari erronka jartzea, gure marka propioak hautsi nahi izatea. Baina gure mugak ezagutuz. Muga horiek ezagutu ezean inoiz ez dugulako horiek gainditzeko ahaleginik egingo, eta tematuta jarraituko dugu, castingetik castingera, ezezko batetik bestera, gure karraka ahotsarekin, lelo bakarra ahoan: “nire ametsa da, nire ametsa da…”.

Lutz Long

Lutz Long 2007-11-16 11:37 #1

Bai, ni ere makina bat aldiz geratu naiz txundituta horren temati azaltzen diren pertsonaia bitxiekin. Baina jende horrek ez al du lagunik, amarik, aitarik, maite duen jenderik... "laztana, jaitsi zaitez mundu errealera" esango dion inor?

Ez... eta, egia esan, askotan, bere inguruan duen jendea da pertsona horien etsai latzena. Buruko txoriak haizatzen ibili ordez, castingetako peregrinazioetan bidaide izan ohi dituzte. Izan ere, horrelako artaburuak artasoroetan sortzen dira, normalean.

Aitor

Aitor 2007-11-16 18:57 #2

Bat nator Katixak idatzi duenarekin eta Lutz Longen esanekin.

Nere ustez egungo jende askok (batez ere jende gaztea) oso barneratuta du beraiek nahi duten edozein pertsonai izatera hel daitezkela. Horretan asko "lagundu" du ameriketatik etorri zaigun filosofi oker hori, "nahi baduzu lortuko duzu". Eta askok ez dira ohartzen batek bakarrik lortuko duela bere helburu amestua baina beste milaka ta milaka lagun bidean geldituko dira.

Bizi dugun gizartean askatasun osoa aurkitu dugu eta hori ondo dago. Bakoitzak egin eta borroka dezala bere nahiak egi bihurtu arte baina beti oinak lurrean mesedez. Mundura doai askorekin gatoz baina beste hainbeste gabezirekin ere. Eta horrela egiten ez badugu, horma baten kontra joko gara behin eta berriz.

magabila

magabila 2007-12-07 19:54 #3

Mmmm... Álvarez Rabo korrosiboaren antzera, EPS irakurtzea gustatzen zaizula Katixa, baietz!

Utzi iruzkina: