Kategoria: casting
Ez dut inork gaizki ulertzerik nahi. Ametsak ondo daude, baina beren garrantzi egokia eman behar zaie. Ezin da dena ametsen baldintzapean egin. Ametsarekin bakarrik ez goaz inora. Eta hala ere, ametsak nagusitzen doazela iruditzen zait. Reality show baten casting-etik egotzi berri duten neska batek kameraren aurrean aldarrikatu du, negar malkotan: “berdin da, ez dut etsiko, hau nire ametsa da!” Eta berdin da neskak metro eta erdiko altuera izatea: modeloa nahi du izan, bere ametsa da, eta horretan tematuko da. Eta berdin da neskak belarririk ez izatea eta karraka bat izatea ahots-korden tok...
Zenbat urte dituzu? Non egiten duzu lan? Zenbat kobratzen duzu? Erakutsiko didazu zure kontratua? Erakutsiko didazu nomina? Bankuko abala? Bikote-kiderik bai? Zenbat denbora daramazue batera? Zenbat irabazten du besteak? Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin? Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk? Diogenes sindromerik? Umeak izateko asmorik? Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak? Erretzen duzue? Intsentsua piztea gustuko duzue? Edaten duzue? Ura bakarrik? Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue? Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue? Lagunekin afariak eta familiarekin b...