Amets

iparrorratza 1456147910388 IPARRORRATZA | 2007-08-20 12:59
3

    Bart pentsatzen egon naiz, bizi dugun (garen) munduaren inguruan pentsatuz. Eta momentu batez ideiek aske bihurtu naute, libre , kateak askatu eta hegan egin ditut hodeiertzeraino. Bart pentsatzen egon naiz, eta konturatu naiz gehiegi pentsatzeak ez gaituela zoriontsu egiten.

    Pentsatu dut lotuta bizi garela, egunero soka berari lotuta, txakurrak katean bezala. Pentsatu dut inor ez dela libre , inor ez dela burujabe, inor ez dela besteengandik desberdin. Beti bide berean goazela, jaiotzen garenetik hil arte, inguruko itsasoetan murgildu ezinean. Desira faltsuak ditugula, amets plastifikatuak, zoriontasun irrealak.

    Pentsatu dut amets egin nezakeela. Amets benetako zorionatsunarekin, benetako askatasunarekin. Eta libre sentitu naiz, kateak puskatuta , betiko bidea ahaztuta.

    GAuez, ordu batetik aurrera , erraza izaten baita esna zaudela amets egitea .

sister1

sister1 2007-08-20 13:35 #1

gauean gauzak errazagoak izan ohi dira. bazpare lotu ametsak urrezko kordel batekin bada ere.

harrilur

harrilur 2007-08-20 13:45 #2

zure testu guztiak puta mieda bat dira

Sugoi

Sugoi 2007-08-20 16:40 #3

Ametsak izugarri beharrezkoak zaizkit niri... nahiago dut esna amestea lotan amestea baino, zoruaren gainetik pixkat lebitatzea eta inoiz ezagutuko ez dudan etorkizuna irudikatzea. Hain da polita...


Utzi iruzkina: