Pausoka, kilometroak, malkoak eta barreak. Hamaika kolorerekin idatzita esaldi bera. Euskararen argian, argi daukagu. Argi da? EZtakit. Hainbat lurrean, malkoak litroka, litroka. Helburu beraren argitan hainbat botila, hainbat gazte, zertarako ? Ongi dakit, Pasatuta beti hobeto. EZ al zioen hala txosnetan eman garrafak?
-TOk, tok -Nor da? -Heriotza -Agur
Badakit. Badakit ezer ez naizela munduaren handitasunean. Badakit nire hitzek baliorik ez dutela dena esanda dagoen garaiotan. Badakit alferrik dela zoriontasunaren bila ibiltzea tomateak ere estresatuak dauden garaiotan (teleberri dixit). Badakit nire gorputza ez dela perfektua, nire aurpegia ederra, nire arima garbia. Badakit nire ametsak amets direla . Badakit nire irriak malko bihurtuko direla bihar. Hori guztia dakit, eta ez dakit ezer.
Bart pentsatzen egon naiz, bizi dugun (garen) munduaren inguruan pentsatuz. Eta momentu batez ideiek aske bihurtu naute, libre , kateak askatu eta hegan egin ditut hodeiertzeraino. Bart pentsatzen egon naiz, eta konturatu naiz gehiegi pentsatzeak ez gaituela zoriontsu egiten. Pentsatu dut lotuta bizi garela, egunero soka berari lotuta, txakurrak katean bezala. Pentsatu dut inor ez dela libre , inor ez dela burujabe, inor ez dela besteengandik desberdin. Beti bide berean goazela, jaiotzen garenetik hil arte, inguruko itsasoetan murgildu ezinean. Desira ...
ZU, BEGIRA ARI ZAREN HORI, EZ GALDETU ZERGATIK, BADAKIZU ONGI. Ez geratu geldirik, zure beharra dugu. Denon beharra dugu. Aurrea hartzeko atzetik irten beharra dago, eta guk ongi dakigu zer den hori. ESNATU. ERAKUTSI MUNDUARI ZAREN HORI. ZER ZAREN? HORI NEHORK EZ DAKI, SOILIK, BATZUEK HOBEKI DISIMULATZEN IKASI DUTE.
Gaur ere zure ametsetan murgildu naiz, zure izarapean bidaitu dut, azken afariko alkohol eta tabako usainak arnastuz, zure usainak ahaztu arte. Eta gaur ere bakarrik esnatu naiz, nere izarapean galduta, noraezean, zure usainak oroitu nahian, betiko ahaztu baino lehen.
Nor eta zer den ongi ez dakien tipo baten bloga da hau, nor eta zer diren ongi ez dakiten guzti horiena. Noraezean dabiltzanen bloga,noraezaren iparrorratz izan nahi duen bloga.
Asko da hori dana jakitea; besterik ezean hankak lurrean dituzun seinale, ala?
gauean gauzak errazagoak izan ohi dira. bazpare lotu ametsak urrezko kordel batekin bada ere.