Gaur atzo bezala

iparrorratza 1456147910388 IPARRORRATZA | 2007-08-19 17:18

Gaur ere zure ametsetan murgildu naiz,

zure izarapean bidaitu dut,

azken afariko alkohol eta tabako usainak arnastuz,

zure usainak ahaztu arte.

 

Eta gaur ere bakarrik esnatu naiz,

nere izarapean galduta, noraezean,

zure usainak oroitu nahian,

betiko ahaztu baino lehen.


Utzi iruzkina: