Dakit?

1
iparrorratza 1456147910388 IPARRORRATZA | 2007-08-30 15:10

    Badakit. Badakit ezer ez naizela munduaren handitasunean. Badakit nire hitzek baliorik ez dutela dena esanda dagoen garaiotan. Badakit alferrik dela zoriontasunaren bila ibiltzea tomateak ere estresatuak dauden garaiotan (teleberri dixit).     Badakit nire gorputza ez dela perfektua, nire aurpegia ederra, nire arima garbia. Badakit nire ametsak amets direla . Badakit nire irriak malko bihurtuko direla bihar.      Hori guztia dakit, eta ez dakit ezer.