Kategoria: esnatu
ZU, BEGIRA ARI ZAREN HORI, EZ GALDETU ZERGATIK, BADAKIZU ONGI. Ez geratu geldirik, zure beharra dugu. Denon beharra dugu. Aurrea hartzeko atzetik irten beharra dago, eta guk ongi dakigu zer den hori. ESNATU. ERAKUTSI MUNDUARI ZAREN HORI. ZER ZAREN? HORI NEHORK EZ DAKI, SOILIK, BATZUEK HOBEKI DISIMULATZEN IKASI DUTE.
Oraindik ez zuen ongi loa harturik haizea bero bihurtzen ari zela. Eguzkia ere ausartago etortzen zen egun haietan eta almendrondoari are eta azkura biziago hazten hasi zitzaion, odol berriak igotzekoak zirelako. Haizeak almendrondoko loretxo bat ekarri zuen zeruan zehar. Hegaka, hegaka. Haietako batean, Trikuak ere, arantzak laztantzen zion bizitzaren usaina sumatu zuen eta begiak, esnatzeko prest, ireki ziren, berriro. Eta banan-banan, dakizkien hitz guziak ekartzen zituen gogora...