Trikuaren ibilaldia

Lainoa

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2007-04-13 11:08

Olympiari Menditik da irristatzen ari edanda hosto gorri harana, ta neri horren eztarri zuritik zure amodiozko ttantta oroimenak tinko baitakarkit. Nundik zatoz, ekinean, hitza igartzen didazula ederki? Noruntz goazen, hizketan, didazu hots leunez irakatsi zutaz so bete detela. Eta oldozten zaitudala beti, lainoaz bustitako azala, ipar haizeko otoitzak hotzilik eta naiz maite ausarta.  


Aurten katalanok zurtzago gelditzen gara, Lluís Llach-ek agur esan duela-eta. Kantatzeari uzten dio eta ixiltasuna jadanik gure kaleetan dabil. Hori dezute, ba, homenaldiaren moduan, bere hil izan zan amari idatzi zion kanta euskeraz.   UN NÚVOL BLANC, Lluís Llach Erraz bizitza dihoa, eta ailegatzen da haizeak hariak ateratzen dizkion harila bezela, eta hiltzen da. Batzuetan aktoreak gera, batzuetan ikusleak gera, erraz eta ikaragarri aise, bizitzak papera ematen eta kentzen digunei.   Lasai olatua datorrenean, bukatzen da, eta agian, garaiaraztean, hasten da. Hondartza maitemindu...


Oraindik ez zuen ongi loa harturik haizea bero bihurtzen ari zela. Eguzkia ere ausartago etortzen zen egun haietan eta almendrondoari are eta azkura biziago hazten hasi zitzaion, odol berriak igotzekoak zirelako. Haizeak almendrondoko loretxo bat ekarri zuen zeruan zehar. Hegaka, hegaka. Haietako batean, Trikuak ere, arantzak laztantzen zion bizitzaren usaina sumatu zuen eta begiak, esnatzeko prest, ireki ziren, berriro. Eta banan-banan, dakizkien hitz guziak ekartzen zituen gogora...  


Inork bide hau  ez du kurritzen jada, arratsak salbu. Matsuo Basho


Sodade

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2007-02-16 00:22

Zeinek erakutsi diozu bide luze-luze hori? Zeinek erakutsi diozu bide luze-luze hori? São Tomé-rako bide hori. Sodade, sodade, sodade, nere São Nicolau lurraldearena. Idazten baldin badidazu, nik idatziko dizut. Ahazten baldin banauzu, nik ahaztuko zaitut ailegatuko zeran egun hartara arte. Sodade, sodade, sodade, nere São Nicolau lurraldearena.   http://www.esnips.com/doc/9735cea0-1453-4a5b-be0d-ceb979a1b967/Eleftheria-Arvanitaki--Cesaria-Evora---Sodade


  Zergatik zuriz, Ilbeltz, bihotza dezu zipriztindurik?


Logurea iritsi zitzaion eta gorputza kiribiltzekoa zen edozein tokitan, ohean, egongelan dagoen alfonbran, haizeak kanpoan prestaturik duen hostozko habi batean. Bere begi txikiek antzinako abestiak gogoratzen zituzten, sehaska-kanta haiek, bai, amak abestu zizkion haiek, oroimenaren haizeetan  zamalkatzen dutenak. Modu honetan gertatu zen. Trikuak afaria mahaira zeraman eta urteroko neguzko belaino leuna eta maitagarriak zerbait xuxurlatu zion, lo-konplize. Trikuak hasieran Sarrionandiaren bertso batzuk entzun omen zituen belarrien ondoan eta orduan, bat-batean, erori zen. Negua has...


"Eztakit zergatikan baño zementuzko errepidea eraiki zuten bere bidia zeharkatzen zuna eta hark nola jakingo ote zuen arriskutsua zala hortikan gurutzatzia. Bai, ttipiya zan eta autoak gauz urrunak zixkiyo, beste mundu batekoa, egiya esan. Beraz, atzo lau hankatxuak errepidian ipintzian etzegon bildur. Bi saltoan hilzoriya bukatu zitzayon eta Heriyuak odolezko alfonbra prestatu ziyon atseden ona emateko. Eta han katutxoan gorputza geldittu zan, bizigabe, are ta hotzago, are ta grixago. Autuak etziyoten pasatzeari utzi. Batzuk bere ondotikan, besteak bere gañeti...


 Nik ez dut beldurra maite, biharko ere ez dut nahi, Ezta gaurko ere, oroitzapenaren moduan ere ez; haurraren irriñoa gustatzen zaidala itsasoaren ondoan eta bere argiak, ilusio-sorta bezala piztuak. Eta triste egiten badut kanta, dagit, nere begi gixajoetatik beldurra ezabatu ezin dudala-eta. Nik ez dut herioa maite ezta bere hain pauso izoztua, ez dut nahi gaurko, oraitzapenaren moduan ere ez; bihotz haren taupada gustatzen zait, borroketan, bizitza ematen dioenarena kondenatuta dagoen herioari. Eta triste egiten badut kanta, dagit, kide ezezagunen heriotza ahaztuezin dudala-e...


Adièu siatz Triku lagun min, Gaur Carcassona aldean hotz sarkorra ari du, gazteluko harrietan ere sartuta omen da eta haizea ormetako pitzaduren artetik pasa da, txistu eta oihu eginez. Gaurkoa hotz sarkorra da, egitan, gure Okzitania hilkorrean. Agian eguraldiaren gauzak izango dira, baina gaur nekatuta altxatu naiz, borroka egiteko gogorik gabe. Nekagarria egiten zait, egia esan, egunero gudari aktiboa izatea. Orain bertan, etxe batetik kanta bat etortzen ari zait, "Se canta" delakoa -nere hizkeran [se'kanto] ahozkatzen da-. Kanta eder eta tristeena zait eta, entzutean, guda galduak burur...


trikua 1456153143756

"Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan, eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora; gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz." Bernardo Atxaga

Azken iruzkinak

Jozulin

Jozulin 2006-12-19 15:33 #1

Ederra!