Jadanik udaberria?

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2007-03-08 23:04

Oraindik ez zuen ongi loa harturik haizea bero bihurtzen ari zela. Eguzkia ere ausartago etortzen zen egun haietan eta almendrondoari are eta azkura biziago hazten hasi zitzaion, odol berriak igotzekoak zirelako.

Haizeak almendrondoko loretxo bat ekarri zuen zeruan zehar. Hegaka, hegaka.

Haietako batean, Trikuak ere, arantzak laztantzen zion bizitzaren usaina sumatu zuen eta begiak, esnatzeko prest, ireki ziren, berriro. Eta banan-banan, dakizkien hitz guziak ekartzen zituen gogora...

 


Utzi iruzkina: