Udazkenak bultzaturiko hostoak erortzen hasi ziren. Hasieran, banan-banan bost minuturo, amodiozko hasperen baten moduan. Berehala, bi egun pasa izan zirela, zuhaitzek gainetik kentzen zituzten, tristura sakoneko itxura hostoak galdu zutelako, horixkatzean -Erromantiko porrokatuak baitira!-. Beraz, hostoak igesaldian lurra ukitzen zuten. Trikua, lehendabiziko hotzak ailegatu zirenez, lokartu zen, perretxikoei buruzko liburu bat irakurtzen zuenean, eta agian hibernatzearen kariaz edo batek daki liburuaren gaia erruduna zen, lo seko geratu zen hiru astetan zehar. Begiak ireki zituenean,...
Orain dela gutxi Trikuak auzotar Azkonar ezagutu zuen. Udaren azken eguna zen eta haize freskoa arin zebilen bideetatik, arratsaren orduan. Azkenaldian, euriteak nahiko sarriak izan izaten ziren eta perretxikoak haztekotan omen ziren. Beraz, hori jakinda ongi, Trikuak saskia hartu zuen eta basora joan zen. Bidean, pago altu-altuaren magalean, ezkutalekua zuen azkonar zahar batek. Trikuak bakarrik horren entzuera zeukan, amak-edo noizbait berari buruz hitz egin ziolako, baina, egia esan, ez zuen sekula topo egin parez pare. Amak auzotarra letrazalea zela azaldu zion, eta gutxitan beste auzot...
Tenperatura ona egiten zuenez gero, Trikuak etxeko loretegian afaltzea erabaki zuen. Beraz, mahai-tresnak sukaldeko kaxoitik atera eta kanpoko mahaiera eraman zituen. Behar zuen dena mahaian zegoenean, eseri zen. Egunak mozten ari ziren, udazkena atean jotzekoa zelako, zazpiki. Trikuak, ba, argiontzia piztu zuen eta sugarrak dantzeari ekin zion, itxura ahula. Bestalde, goian, zeruan, ilargi mugagabekoak beheko mundua zuritzen zuen, eta koloreak urtzen ziren hats zuri, urdin eta beltzetan, sugarrarena izan ezik. Trikuak, bat-batean, bere burua urdin ikusi zuen eta inguruak beltz, ...
Trikua esnatu zenetik, denborak egunen batzuk atzean utzi ditu eta, nahiz eta izakiren batzuekin hitz egin, Trikua bakarrik egon ohi da. Gau batean, orokorrean horretako pentsamenduak gauetan gertatzen baitira, amak, haurra zenean, esaten ziona gogoratu zuen: -Ttipitxo, gorde buruban ongi esango'ikeana! Lokartu baño lehen, oyan sartu aurretikan, ez ahaztu errezatzia, pakian lo itteko. Hola bakarrik Goiko Trikuba, Goiko gure Aita, kontent egongo baita! Txikitan bai kontuan hartzen zuela, baina urteak aurrera joaten ziren neurrian pentsakera berriak bururatu zitzaizkion eta otoitz&n...
Trikua etxean dago, goian behean ari duelako. Euri-ttantten kantak isiltasuna betetzen du, ozen. Herriaren kanpoaldeko soroek, udaz aspergarririk, gogoz euriaren ura edaten dute eta, lurraren eztarrietatik ura jaisten den bitartean, zomorroren batzuk gordelekutik ateratzen dira, masailak lokatzez zikin dituztela, lohipean bizi izategatik, eta aurpegia garbitu nahi dute-ta. Liburutegitik liburu bat hartzen du, orduak eta euritea azkarrago pasa izateko asmotan. Irudi sobietikoren batzuk ditu liburuak eta marrazki batek atentzioa ematen dio. "Zertikan triku horrek babesten du marraskiloa euri...
Arretaz, zizaren bila Trikua basotik zebilen. Betiko bidea jarraitzen zuen, aldaketarik gabeko geldialdiak ere egiten. Etxe-zulotik errekaraino ibiltzen ohi zen, eroritako hostozko bidexkatik pasatzen. Orduan, ahots bat aditu zuen, atzean: -Iepa, kirikiño! Berrixe zare hemen, ala? Trikuak burua altxatu zuen hitz egiten ari zitzaionarengana: -Barkatu, nola esan dezu? -Bai, kirikiño berrixe zaren esaten neutzun, hemen, gure ausoan. -Kirikiñoa? Ez, ez, ni trikua naiz... Zu izango zera kirikiñoa! Arrats osoan eztabaidan izan ziren biok, Kirikiñoa eta Trikua, amore eman gabe, eta gaua joan...
"Errekaren ondoan, goroldiozko larre bukaezinetan, aberriya det. Hor dana maitagarriya izaten zait. Hor, zuhaitzek hosto gorriyak mailegatzeko ohittura daukate, sudurra estaltzeko haize hotzak dabiltzanerako, eta, euriya ari dunean, perretxikopean hartzen det aterpea. Hor, eguzkiaren printzak lotsatiyak dira eta, sartzeko, baimena eskatzen diete iratzeei, aberriyaren mugak zaintzen baitittuzte. Eta, lege zaharrek ordaintzen dutenez, zerutikan gaztain-eskaintzak erortzen dira, egun hartan deten gosearen arabera. Beste modukorik ez nuke ulertuko nere aberriya." Horretako gauzetan ari zen...
Larunbata denez gero, Trikuak ez du lanikan. Ogia eta egunkaria erostera atera da, presarik gabe eta pauso lasaiarekin. Etxera joan eta sofan esertzen da, bizkarrean kuxin erosoena. Betaurrekoak, bere ondoko mahaitxoan. Egunkaria irekitzen du. Interes handirik gabe politika eta kirol sailak gainetikan irakurtzen dittu eta, harremanetako orrialdera ailegatzean, bat batean, bakartasun sentimendu handi-handia esertzen zaio magalean, katuak lo egitteko irixten ohi diren moduan. Iragarkiak begiratzen (http://www.flickr.com/photos/tags/hedgehog/ ), egitan bakarrik dagoela konturatz...
"Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan" Begiak ireki ondoren, bi mila usain iritsi zaizkio. Batzuk urrunetik ailegatuak dira, Zuberoa baino urrutiago baitira. Beste batzuk gertu-gertu dira, etxeko usainak, joan zen haurtzaroko oroitzapenak. Ohatzetik altxatu eta gero, besoak eta zangoak luzatu ditu eta komunara joan da, garai luzean zehar lotan egon delako. Gorputza eta burua ere esnatuak izan dituenean, zerbaitxo jatera joan baino lehen, leihora hurbildu da. Zarata bitxiak dira handik, zuhaitzen atzean, eta, larrezko bideen ordez, zementuzkoak hazi dira. "Bide grix haiek ere oyak...
"Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan, eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora; gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz." Bernardo Atxaga