Erantzunaren moduan
Orain dela gutxi Trikuak auzotar Azkonar ezagutu zuen.
Udaren azken eguna zen eta haize freskoa arin zebilen bideetatik, arratsaren orduan. Azkenaldian, euriteak nahiko sarriak izan izaten ziren eta perretxikoak haztekotan omen ziren. Beraz, hori jakinda ongi, Trikuak saskia hartu zuen eta basora joan zen.
Bidean, pago altu-altuaren magalean, ezkutalekua zuen azkonar zahar batek. Trikuak bakarrik horren entzuera zeukan, amak-edo noizbait berari buruz hitz egin ziolako, baina, egia esan, ez zuen sekula topo egin parez pare.
Amak auzotarra letrazalea zela azaldu zion, eta gutxitan beste auzotarrekin mintzo izaten zela, lanpetuta zegoelako irakurtzen, noski.
Horrexegatik, Trikua harritu zen egun hartan. Azkonar bere ezkutalekuaren atarian eserita zegoen, inoren zain balego bezala, leku guzietara begira. Trikuak aurrera jarraitu.
-Aizu, Trikua! Zatoz, meserez! Zatoz azkar, meserez!
Trikua, are eta harrituago, ondoratu zen:
-Auzotar, hemen nazu! Zertan laundu ahal dizut?
-Exeri bai! Exeri zattez, meserez! Hori zuk aitzia ber det-ta! Bakarrik negun itxean eta beitu ze arkittu deten! Attu!
"Galde egiten duzue zergatik egoten naizen mendi zuri-berdeetan.
Irri egin eta ez dut deus erran, herratua ibilita, bihotza lasai,
mertxikondoaren loreak ibaian behera lasterkatzen.
Beste mundu bat dago eguneroko bizitzaren haraindian."
-Olerkari txinatar Li bai-k dixit. Guk, beraz, hobetu ezean, ixilduko'gu gur'ahots hutsa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: