Gosea

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-11-25 20:25

Udazkenak bultzaturiko hostoak erortzen hasi ziren. Hasieran, banan-banan bost minuturo, amodiozko hasperen baten moduan. Berehala, bi egun pasa izan zirela, zuhaitzek gainetik kentzen zituzten, tristura sakoneko itxura hostoak galdu zutelako, horixkatzean -Erromantiko porrokatuak baitira!-. Beraz, hostoak igesaldian lurra ukitzen zuten.

Trikua, lehendabiziko hotzak ailegatu zirenez, lokartu zen, perretxikoei buruzko liburu bat irakurtzen zuenean, eta agian hibernatzearen kariaz edo batek daki liburuaren gaia erruduna zen, lo seko geratu zen hiru astetan zehar.

Begiak ireki zituenean, gose handia sentitu zuen eta jakiaren bila ateratzeko behar menperaezinak hankak-eta mugitu zizkioten, azkarrago ibiltzeko.

Atearen heldulekura iritsia, ezin zen atea ireki. Zerbait atearen kontra omen zegoela ematen zuen, pausoa ezinezkoa eginez. Trikua, bada, izugarrizko gosekoa, lehiora korrika egin zuen ateratzeko asmotan baina txikiegiak ziren eta ezin zen pasatu. Leihotik, baina, zer zegoen atearen aurrean ikusi ahal zuen. Hosto-piloa sortu eta han hazi zen haizearen babesturik.

Astebete oso batean itxia egon zen, sardina-lata edo zernahi jateko onen bilaz, hitz egin gabe bakartasunarekin ere ez, aurkitu zituen ogi-apur bat ez partekatzeko.


Utzi iruzkina: