Gosea

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-11-25 20:25

Udazkenak bultzaturiko hostoak erortzen hasi ziren. Hasieran, banan-banan bost minuturo, amodiozko hasperen baten moduan. Berehala, bi egun pasa izan zirela, zuhaitzek gainetik kentzen zituzten, tristura sakoneko itxura hostoak galdu zutelako, horixkatzean -Erromantiko porrokatuak baitira!-. Beraz, hostoak igesaldian lurra ukitzen zuten. Trikua, lehendabiziko hotzak ailegatu zirenez, lokartu zen, perretxikoei buruzko liburu bat irakurtzen zuenean, eta agian hibernatzearen kariaz edo batek daki liburuaren gaia erruduna zen, lo seko geratu zen hiru astetan zehar. Begiak ireki zituenean,...


Tenperatura ona egiten zuenez gero, Trikuak etxeko loretegian afaltzea erabaki zuen. Beraz, mahai-tresnak sukaldeko kaxoitik atera eta kanpoko mahaiera eraman zituen. Behar zuen dena mahaian zegoenean, eseri zen. Egunak mozten ari ziren, udazkena atean jotzekoa zelako, zazpiki. Trikuak, ba, argiontzia piztu zuen eta sugarrak dantzeari ekin zion, itxura ahula. Bestalde, goian, zeruan, ilargi mugagabekoak beheko mundua zuritzen zuen, eta koloreak urtzen ziren hats zuri, urdin eta beltzetan, sugarrarena izan ezik. Trikuak, bat-batean, bere burua urdin ikusi zuen eta inguruak beltz, ...


Larunbata denez gero, Trikuak ez du lanikan. Ogia eta egunkaria erostera atera da, presarik gabe eta pauso lasaiarekin. Etxera joan eta sofan esertzen da, bizkarrean kuxin erosoena. Betaurrekoak, bere ondoko mahaitxoan. Egunkaria irekitzen du. Interes handirik gabe politika eta kirol sailak gainetikan irakurtzen dittu eta, harremanetako orrialdera ailegatzean, bat batean, bakartasun sentimendu handi-handia esertzen zaio magalean, katuak lo egitteko irixten ohi diren moduan. Iragarkiak begiratzen (http://www.flickr.com/photos/tags/hedgehog/ ), egitan bakarrik dagoela konturatz...


Azken iruzkinak