Egunkaria irakurtzea
Larunbata denez gero, Trikuak ez du lanikan.
Ogia eta egunkaria erostera atera da, presarik gabe eta pauso lasaiarekin. Etxera joan eta sofan esertzen da, bizkarrean kuxin erosoena. Betaurrekoak, bere ondoko mahaitxoan.
Egunkaria irekitzen du. Interes handirik gabe politika eta kirol sailak gainetikan irakurtzen dittu eta, harremanetako orrialdera ailegatzean, bat batean, bakartasun sentimendu handi-handia esertzen zaio magalean, katuak lo egitteko irixten ohi diren moduan.
Iragarkiak begiratzen (http://www.flickr.com/photos/tags/hedgehog/ ), egitan bakarrik dagoela konturatzen da.
Egunkaria itxi eta sabaiaren txokoari so.
Larunbata denez gero, Trikuak ez du lanikan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: