Barkatu, nola esan dezu?

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-09-13 18:11

Arretaz, zizaren bila Trikua basotik zebilen. Betiko bidea jarraitzen zuen, aldaketarik gabeko geldialdiak ere egiten. Etxe-zulotik errekaraino ibiltzen ohi zen, eroritako hostozko bidexkatik pasatzen.

Orduan, ahots bat aditu zuen, atzean:

-Iepa, kirikiño! Berrixe zare hemen, ala?

Trikuak burua altxatu zuen hitz egiten ari zitzaionarengana:

-Barkatu, nola esan dezu?

-Bai, kirikiño berrixe zaren esaten neutzun, hemen, gure ausoan.

-Kirikiñoa? Ez, ez, ni trikua naiz... Zu izango zera kirikiñoa!

Arrats osoan eztabaidan izan ziren biok, Kirikiñoa eta Trikua, amore eman gabe, eta gaua joan zen aspergarri, polemikan sarturik uzten.

Bi egun pasa ondoren, berriro Trikua arretaz zizaren bila basotik zebilen. Betiko bidea jarraitzen zuen, aldaketarik gabeko geldialdiak ere egiten. Etxe-zulotik errekaraino ibiltzen ohi zen, eroritako hostozko bidexkatik pasatzen.

Orduan, ahots bat aditu zuen, atzean:

-Epa, sagarroi! Berrie zara hemen?

Trikuak burua altxatu:

-Barkatu, nola esan dezu?

-Bai, sagarroi berrie zaren erraiten nizu, hemen, gur'auzuan.


Utzi iruzkina: