Koldo Zuazo dugu euskalkietan maisu. Hainbat ikerketa egin ditu horien inguruan, baita hainbat sailkapen berri proposatu ere. Euskalki horien balizko jatorriaz ere egin du berba behin baino gehiagotan. Azkena orain gutxi argitaratu duen liburu baten karira.Koldo Zuazoren ustez, horrenbeste euskalki izatea ez da aberastasun iturri, ez da izan aberatsak izan garenik, ahulak izan garelako baizik. Hau da, hizkuntza komunitate menostua, zatitua eta menperatua izan da gurea bere ustez eta horrenbestez etxetik etxera ia-ia hizkera ezberdina izan da.Ez naiz ni Koldo Zuazori kontra egiteko in...


EUSKALKIAK - TXANELA 6-3. UNITATEAUnitate honetan euskalkiak aztertuko ditugu. Horretarako euskalkiak entzutea interesgarrria dela deritzogu. Hona hemen lan horretarako zenbait laguntza.         Jose Luis Etxezarreta Garin


Hemen duzue bideo barregarria, poltsaren kontuak direla eta. Egia da, baten bat eztulka hasten bada, izebak beti bere poltsotik goxoki bat aterako du, on eginen diolakoan. Euskara bizian egina, baina benetan irri piloa eginen duzue.


Errautsak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-11-26 07:18

Atzo Errautsak antzerki-lana ikusten izan nintzen Zornotzan. Aspaldian ez dut ikusi halako antzerki-lan zorrotzik. Barretan egin nuen, gainera!Utz ditzagun adituentzat antzerki-kritikak. Hizkuntza-txerpolari honi zirraragarriena begitandu zitzaion zeinen indartsu gertatu zen euskalkien anabasa hura, inongo herritakoa ez dena, pertsonaia guztiak herrikide izan arren: Manex Fuchs-ek zubereraz, Urko Fuches-ek baxenafarreraz, Ander Lipusek Markinako euskaraz... Gaztelania, frantsesa eta ingelesa gainazpikaturik... Arrautzazko muleta, tortilla frantsesa... Oro nahaste. Eta irudipena, batuaz egit...


Fidela Bernat

2
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-23 07:06

Post hau poetiko xamar hastea pentsatu dut hasieran. "Gaurko eguna euritsua, iluna, etenik gabeko gau bat bezalakoa izango zen 1991an. Ziur nago eguzki izpiek ez zutela berunezkoak ziruditen laino tristeen astuntasuna zulatzeko adina indar. Eta hantxe, egun hartantxe hartu zuen bere azken hatsa asko jaten dudalako (porque como mucho) esateko xatan bitur anitx zioen Fidela Bernat-ek." Edo egun horretan bertan “azken hostoetako bat erori zitzaion gaixorik zegoenik ere apenas zekien mendi gailur hartan ikusen duzun, eta umeak berarekin jolasean dabiltzan zuhaitz sustraitu bakan hari”... Baina ...


Arretaz, zizaren bila Trikua basotik zebilen. Betiko bidea jarraitzen zuen, aldaketarik gabeko geldialdiak ere egiten. Etxe-zulotik errekaraino ibiltzen ohi zen, eroritako hostozko bidexkatik pasatzen. Orduan, ahots bat aditu zuen, atzean: -Iepa, kirikiño! Berrixe zare hemen, ala? Trikuak burua altxatu zuen hitz egiten ari zitzaionarengana: -Barkatu, nola esan dezu? -Bai, kirikiño berrixe zaren esaten neutzun, hemen, gure ausoan. -Kirikiñoa? Ez, ez, ni trikua naiz... Zu izango zera kirikiñoa! Arrats osoan eztabaidan izan ziren biok, Kirikiñoa eta Trikua, amore eman gabe, eta gaua joan...


Azken iruzkinak