Fidela Bernat

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-23 07:06
2

Post hau poetiko xamar hastea pentsatu dut hasieran. "Gaurko eguna euritsua, iluna, etenik gabeko gau bat bezalakoa izango zen 1991an. Ziur nago eguzki izpiek ez zutela berunezkoak ziruditen laino tristeen astuntasuna zulatzeko adina indar. Eta hantxe, egun hartantxe hartu zuen bere azken hatsa asko jaten dudalako (porque como mucho) esateko xatan bitur anitx zioen Fidela Bernat-ek." Edo egun horretan bertan “azken hostoetako bat erori zitzaion gaixorik zegoenik ere apenas zekien mendi gailur hartan ikusen duzun, eta umeak berarekin jolasean dabiltzan zuhaitz sustraitu bakan hari”...

Baina kontu tristea da gaurko hau eta ez zait poetika gehiagorik otu. Ez dakit zergaitik. Agian, Theodor Adorno-k zioen gisan, gaurkoan ere poesiarik ez da posible. (T. Adorno: writing poetry after Auschwitz is barbaric)

Eta begira, azkenean, ustekabean, Nerudaren olerki haren itsuran “Puedo escribir los verson más tristes esta noche... ” eta abar esanez hasi dut. Neroni nahastu naiz bakar bakarrik egin nahi ez nuena egiten bukatuz.

Baina tira. Bai, kontu tristea da gaurkoa, egun tristea guztiontzat. Fidela Bernat gure artetik joan zen 1991an, eta ez bera bakarrik, baita askoz gehiago ere. Baina ikus dezagun nor zen emakume hau:

- Fidela Bernat Uztarroz-en jaio zen 1898ko apirilaren 24an.

- 1925eko ekainaren 23an ezkondu zen Pedro Ederra Lorea herri bereko semearekin.

- Eta bai, asko jan dudalako esateko xatan bitur anitx zioen Bernat andereak, edo si se tenía diez esateko ekutan balin bazen ehin.

- Bera mintzatzen zen hizkuntza uskara zen. Erronkari aldeko Euskara.

- Fidela Bernat izan zen euskalki honen azken hiztuna.

- Fidela Bernat Iruñan hil zen 1991ko Otsailaren 23an 93 urte zituela.

Egun tristea, euritsua dudarik gabe, euskararen sua pixka bat gehiago itzaldu zeneko hura. Kontu tristeak ezbairik gabe gaurkoak.

Halere “zorionez” bilduak daude bere esanak lan dezberdinetan: Koldo Artolak Fidela Bernat-ekin izandako elkarrizketen transkripzioak uskaraz eta gazteleraz hemen eta hemen.

Eta horrez gain, posible zaigu denoi Fidelaren hitzen doinua, melodia entzutea ondorengo honetan.

Jabi

Jabi 2007-02-25 18:02 #1

Kaixo

Bost gauzen meme-agatik ezagutu dut blog hau eta benetan pozgarria izan da testu hau aurkitzea. Izan ere, aspaldi ikusi nuen uste dut Fidela zenari egindako elkarrizketa bat ETBn eta gero hainbatetan pentsatu dut polita litzatekeela haren ahotsa MP3n aurkitzea.

Egia esan zirraragarria egiten zait katearen azken begia entzutea.

borthuzai

borthuzai 2007-02-26 20:38 #2

Sentipen berezia da bai, eta zer pentsatu ematen du.
Zorionez ez zen zure ideia oso originala izan eta norbait aurreratu zaizu :-)

Utzi iruzkina: