Legendak dioenez Alexander von Humboldt naturalista Orinokon gora bidaiatzen ari zen, Atur herri galduaren bila nonbait. Halako batean loro batekin egin zuen topo, etengabe ezin ulertuzko hitzak botatzen zituena. Loroa zaharra zen, ia-ia ez zitzaion lumarik geratzen. Inguruetako jendeak ez zuen bere marmarra ulertzen: bertakoen esanetan, Atur-eko hizkuntza galdua zen hura, eta loroa, azken hizlaria. Azken aturtarra aspaldi desagertua zen, masakratuta, baina Amazionako loroak ehun urte bizi daitezke. Humboldt loroaren alboan geratu zen, belarria zorroztuta, eta azkenean Atur hizkuntza zaha...


Uskararen eguna

2
onki_xin 1456151991155 onki_xin | 2008-04-22 09:39

Erronkarin urtero ospatzen den beste jai bat, "Uskararen eguna" izaten da. Urtero Erronkariko herri desberdinetan egiten da, eta KEBENKO erakundeak antolatzen du. Kebenko orain dela hamar bat urte sortu zen Erronkariko Ibaxan euskara bultzatzeko helburuarekin eta gaur egun 250 bazkide inguru ditu. Uskararen egunean zehar Kebenkok hainbat ekintza antolatzen ditu hurbiltzen den jendea goza dezan eta gustora sentitu dadn. Goizetik kamisetak daude salgai nahi dituenarentzat. Ez dira faltako trikitixa eta panderoa kaleetan zehar, giroa alaitzeko. Nola ez, bazkaria egongo da eta haurrentzat jolas...


Fidela Bernat

2
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-23 07:06

Post hau poetiko xamar hastea pentsatu dut hasieran. "Gaurko eguna euritsua, iluna, etenik gabeko gau bat bezalakoa izango zen 1991an. Ziur nago eguzki izpiek ez zutela berunezkoak ziruditen laino tristeen astuntasuna zulatzeko adina indar. Eta hantxe, egun hartantxe hartu zuen bere azken hatsa asko jaten dudalako (porque como mucho) esateko xatan bitur anitx zioen Fidela Bernat-ek." Edo egun horretan bertan “azken hostoetako bat erori zitzaion gaixorik zegoenik ere apenas zekien mendi gailur hartan ikusen duzun, eta umeak berarekin jolasean dabiltzan zuhaitz sustraitu bakan hari”... Baina ...


Azken iruzkinak